www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

KATEXIMA LABÜRRA

ETA JESÜS-KRIST GURE JINKO JAUNAREN EZAGÜTZIA,
SALBATÜ IZATEKO

Dio Iondane Ioanek c. 17 v. 3

 

        Athanase Belapeyre apez, Theologian baxelier, Züberoako ofizial eta Sorhoetako erretorak, herri hontako erretor, bikari, eta Jinkoaren beste haur hon orori grazia eta bakia dela zieki Jesüs-Krist gure Jauna ganik.

        Espiritü Saintiak elizako artzañak mehatxatzen ifernüko penez, kargütan dütien arimak bethi eskolatzen ezpadütie, bena bai bere ogenez üzten galzera; segür delakoz Jinkoaren legia erakasten ezterienek, eta haien gaistokeriak ez gaztigatzen, bere ixil egoitiaz jagoitikoz gal eraziten dütiela, eta bestañik perestüki bizirik ere, erakatsi gabez damü haboro egiten derie, ezi ez huntarzün bere egite honez.

        Hartakoz Jinkoak Amos profetaz jenter egiten derien mehatsürik handiena da, ütziren dütiala ez ogiz eta hurez, bena bai bere hitz saintiaren gosian eta egarriaz galzera: honek berak haspereneki erran erazi derio Jeremia profetari, haurrek ogi galthatü die, bena eztie ediren hura eman derienik baita Saint Ambroise apezküpü handiari si non pavisti, occidiste, bazkatü ezpadük, hil erazi dük, piztü baitü Trentako Konzilio Jenerala, manatzera pena ezpiritual handienen pian, erretor eta beste arima kargüdüner, gütiena igante eta besta handienez khristiak Jinkoaren hitzaz hazditzen, zoin baita haren haurren ogia eta Zelüko bazka haien salbatzeko. Hoien ondoan gure jaun apezküpiak bere aitzinekoen herexa saintier jarraikirik berrizki nahi dü, aitzinera erretorek igante güziez egin dezen pronoa; eta igante eta bestez erakats dezen kathexima goizan pronoaren ondoan; edo bezperetan, hobekien üdüri zaikeien bezala: eta noizik behin predka, güziz besta handietan, zointara berak ezin hel badite, zonbait beste apez iakinsü bere lekhütan minza erazi dezen.Orotrat ere hain osagarrisü den manü haur gure azken Sinodoetan agertü eta iakin erazi zaizielarik, baita gük bat bederari hel erazi lege hori, bihotz min handi bateki ikhusten dügü, batziek bekhan eta herabereki kathexima erakasten diela, eta bestek eztiela hura behinere aipatzen.

        Hartakoz Züberoako jüje espiritual bezala ordenatzen dügü herri hontako erretor, edo bikari orori, Jesü-Kristen dotrina üskaraz erakats eta enthelega erazi diezen bere Parropiakoer, gütiena igante oroz, mezako gihaurek aspaldian üskaraz egin deriziegün pronoaren ondoan; edo bezperetan, salbü üdüri baitzaizü hobeki datiala haren erraitia pronotik landan, jentiak elizatik hürren daudian lekhietan, zointara arrastiritan ezpaititake hel; hori ordenü sakristen eginbidetarik interditürik egonen direla penaren pian ipso facto; hirur igantez ondozki egiten ezpadie hura. Zoin herabeztien gain, hura beste apezez eraginen baitügü: eta orok kathexima emiki eta debotki erakatsiren die, popüliaren flakezia egarten diela, eta aitzineko astetik, argitü behar deritzen egia saintiak Jinkoaren aitzinian adelatüren, lehenik bere arimaren hazteko, gero bester zinezago har eraziteko.

        Eta amorekatik üskaraz onsa ezin mintzatziaren penak gibel etzitzen, ez herabezti: nola ere haboroek ezpaitüzie hon ediren herri hontako apez gazte batek gütiz honat üskarala ützüli dian katexima, eta ezpaitzireie hartzaz zerbütxatzen: segür ere baita, ezagützen ezpagünü haren egiliak Teologian iakite zian beno gehiago, onsa egin nahia ziala, Jüstizia garratzian ediren günükiala, haren lanaren bai dotrinan, bai üskaran hitz gogor, baita huts uste gabian egin dütian hanitz; zoin hontarzünez aipatü gabe üzten baitütügü, bere lanian bere izena gorde diana, damü gütiagoreki bara dadin.

        Bena ene aurhide karioak, zier emaiteko katexima, fedia azkar egarten dian berri baten üskara ihian eta argian, hogei eta hamar urthez honat gure artzain eginbider ahalaz onsa iarraikitiak ürgatzi gütian bezanbat eta orori mulde labür xahü bat hel dakizien; gibel oraikoz üzten dügülarik, gure Sorhoetako parropian hanitz urthez erakatsi dügün Jesüs-Kristen dotrina lüzaz eta barnago: orai hobeki nahiz, iakite gaben eta gazten espiritiak, esta orhitziak bortxa eztitian, gomendatzen deriziegü zerbütxa ziteien, zein ürgazteko eta kozenzien arhinzeko ager dereziegün katexisma labür hontzaz, zoin onhezten badüzie, argian horrek gogatüren gütü emaitera herri honi, zonbait beste lan, haren hobena gatik adelatzen dügüna, Jinkoak hala nahi badü, besta saintietan gaiñen.

        Berhala Jinkoarenpartez aholkatzen dütügü herriko güziak, zahar, gazte, txipi eta handiak, hanbat hiri bildü nola bazterretakoak, jin ditian katexima saintiala, eta bereki ahalaz hontara erakhar ditzen bere haur, mithil eta neskatoak, amorekatik ikhas ditzen fede katolikak dadüzkan egiak; nola onsa bizi bear dien, Jinkoa othoitü, kofesatü eta errezebitü.

        Gomendatzen dügü jaun patron, jüje, eta zinegotzi herri hontako güzier, nork bere lekhietan eskü etxek dezen, kateximaren erran orenian bat bedera hartara doen, berak ere han ikhusten dütiela; debetatürik langitia, iokiak tehernak; güziz Meza, Ofizio, eta katexima saintiak erraiten direno; elizak, eta gure errege jaunek manatü dütien penen pian.

        Erretor eta bikariek biziki eskoleraziren dütie bere parropietako haur gaztiak, txipizaroan ihiki ikhas, eta hartia hobeki bethikoz begiratzen ahal dielakoz. Hala gure jaun apezküpiaren ordenanzen arau, nork bere parropietan, ororen eskola bat ezar eraziren die ahalik sarriena, zoñez arranküra berhezi bat ükenen baitie bere erretorietako eginbidek lekhü derieno, auher eztaudian, nontik sortzen baitira bizioak; edo beste eskola bürzagi onsa ikhasi, bizitze honetako, elizako jabez onhetsi datian, bati eraginen: baita ahalaz ezariren berhez neskatilen, serora edo beste bürzagisa berhalakoak: zoin saristatü baitirate parropiaz, gure errege jaunaren, haren Konseillüko, eta intandanten erregla honen arau.

        Erretorek ardüra ikhusiren dütie eskolak, iakiteko errejentak bere eginbidetan diratianez. Eta parropia txipiek ezpadie indar aski errejent bederaren etxekiteko, elizako gehienez lagüntürik, hurak algargana eraziren dütie, ororen gain arteko errejent baten ezarteko.

        Errejentek astekal haurrer erakatsirik igantian erran behar dükeien katexima, bethi lagüntüren dütie hartara, haien gogoz onsa erraitera ürgazteko. Eta hura, erran urhentü datianian, bere igante señharatien arau berriz has eraziren derie, aski iakinsü diratiano.

        Erretor eta bikarier debetatzen deriegü, eztitzen har egüz aita, ez ama haurren batheyietan, fedezko püntü gehienak, Pater, Abe, Kredoa Jinkoaren, eta elizaren maniak eztakitzenak, kateximala ere eztabiltzanak. Eztagien haien ere ezkonzeko kridarik, ütsüeri hartan daudiano.

        Kateximaren erraiteko, mithilkoak eta neskatilak berhezirik, althe bederatan izanen dira, algarri galthatzeko eta ihardesteko eztiki herabe gabe, aitzineko astian ikhasi dükeien lekzioniaren: amorekati Jesüs-Kristen graziaren ezniaz hazirik, hurak baita zaharagoek hyer onsa behatüz ikhasirik eztakitzenak, güziak azkar ditian, gañelako misterioen predikü saintietan enthelegatzeko.

        Orano erretorek ezagüt eraziren derie aita amer, bürzagi bürzagiser bere haur eta zerbütxariak onsa eskola eraziten badüztie, lehenik haien iakitiaren frütia berek gozatüren diela; zeren Jinkoaren legiak ikhasirik, haren zerbütxari hobe baitirate, hanbatenaz emiago eta bere peko baitüküyie.

        Orothan gainti ene anaie maitiak, ezakhit hain behar, nola ürri den lan hontan, ezi horren sari Zelüko gloriaren khoroa badükezie; eta halaz baizik, Jinkoak eskietan ezari deritzien arimez, kontü honik eztereiozie emanen. Hori Jondane Paulek manatzen derikü hitz hoiez, jarraik akio irakurtziari, exortazioniari, eta erakastiari.

        Azkenekoz Züberoa herri hontako promotora manatzen dügü, iratzarriki orotan balia erazi dezan lege haur, bestela honen hautsliak gaztigatü izanen dira zinez khorte espiritualian: salbü Üztaila, Agorrila, Ürrieta hilabetetan, noiz baitira lür lanen lehia bizigarriak. Eta hobeki oro eginbide honzaz orhit ditian, erretorek urthekal pronoaren ondoan, ordenanza haur goraki irakurtüren die domi seinthoreren bi ondoko lehen igantetan. Hoiek manatü dira Mauleko hirian Ürrietaren hogeigarren egünian 1695.

Belapeyre, ofizial

 

 

INDÜLJENZIAK

 

        bethikoz eman dira Pie V. eta Gregoire XIII. Aita saintiez kateximaren ohoretan.

        1. Ehün egünena: Haur, zerbütxari eta gañelakoak kateximala jin eraziten dütenier.

        2. Zazpi urtherena: hartara besta egünez haien erakharler edo erakasler.

        3. Ehün egünena: Eskola bürzagi edo bürzagisa astegünez bere peko güzier algarreki, edo berhez hura erakatsiren deriener.

        4. Ehün egünena: Aita ama orori bere haur eta zerbütxarier erakatsiren deriener.

        5. Hamar urtherena: Hiri, bürgü, jauregi, eta bazter etxe orotan haren irakurzaler edo erakasler.

        6. Ehün egünena: oren erdi batez haren erakasler, edo hura erakasten denian, hartan edirenen diren orori.

 

aurrekoa hurrengoa