Heren urthiaren azaroko lehen igantian
LEHEN KAPITÜLIA
Igante Saintiaz, parropia Mezaz, eta hontako eginbidez
GALTHOA: Zer da igante saintia?
IHARDESTIA: Haur da Jinkoak haitatü dian egüna, berheziki santifikatü izateko.
G: Zer da igantiaren santifikatzia?
I: Saintüki haren igaraitia.
G: Igante hitz honek zer erran nahi dü?
I: Dio Jaunaren egüna; zeren haur güziz bere zerbütxüko ezarri baitü.
G: Zergatik diozü Jinkoak egün haur berheziki haitatü diala?
I: Zeren mündiaren hatsarretik, Jinkoak asteko egünak berhezi nahirik, hontako zazpi egünetarik bat haitatü baitü, berheziki santifikatü izateko.
G: Nozpait zoin egün haitatü zian?
I: Zazpigarrena, zoin hartakoz deitzen baitzen Sabatoa, edo pausüzkoa.
G: Zergatik Jinkoak manatü zian egün hura?
I: Orhit eraziteko, mündia sei egünetan egin ziala, eta zazpgarrenian gelditü zela bere lan orotarik.
G: Zer erran nahi dü pausü horrek?
I: Mündia osoki behar bezalako zela, eta etzela berririk deus egiteko.
G: Eta zer orano?
I: Jinkoak adelatzen deriküla, mündia ürhentü datianeko, bethiko pausia. Hab. 4. v. 3.
G: Noren manüz egün haur igantiala ezari da?
I: Apostolü saintien eta Elizaren indarraz.
G: Zergatik egün haur haitatü die kristien pausiaren?
I: Jesüs Jaunaren hiletarik pitziaren, eta honlako egünian Espiritü Saintiaren eaixtiaren orhitzarretan.
G: Zer da beraz hoben Jinkoarenik?
I: Astekal egün baten Jinkoari emaitia, zoin Sabatoaren lekhütan, apostoliek igantia egin baitie, zoin baitzen asteko lehen egüna.
G: Igantiak zoin egün üdüri eraziten derikü?
I: Mündiaren egitiaren lehen egüna, zointan Jinkoak egin baitzian argia.
G: Egün honek Bazko, eta Pentekoste üdüri eraziten dütia zerbaitetan, zoin Elizak bethi hontan orhit eraziten baiterizkü?
I: Bai, zeren Jesüs-Krist bere hobitik elkhirik, mündiaren argia baita; eta igorriz Espiritü Saintia, apostoliak argitü baitütü.
|