16. igantian
HOGEI ETA HAMAZAZPIGARREN KAPITÜLIA
Jinkoaren graziaz
G: Zerk gure arimak bekhatü mortaletik xahatzen dütü?
I: Jinkoak emaiten derikün graziak.
G: Zer da grazia?
I: Jinkoak hontarzünez jenter emaiten derien dohain bat, haien salbatzeko.
G: Zonbat grazia gisa dira?
I: Biga: grazia aktuala, eta grazia habituala.
G: Zer da grazia aktuala?
I: Argi eta iratzartze Jinkoak Zelütik emaiten derikün hon bat, gaitzari ihes egiteko, eta honari iarraikiteko.
G: Zer da grazia habituala?
I: Zelüko dohain bat, zoñek Jinkoaren gogara gure arimak ezarten baitütü, eta indar emaiten haren manien begiratzeko.
G: Nola deitzen da grazia habituala?
I: Grazia jüsto egiten gütiana, gure arimak bekhatietarik xahatzen dütialakoz, eta Jinkoaren aitzinian behar bezalako egiten.
G: Grazia lehen hori merexi dirogia?
I: Ez: zeren Jinkoak hura dohain emaiten derikü Jesüs-Krist gure Jaunaren merexiengatik.
G: Grazia santifika gitiroana merexi dirogia, eta nola hura ardiets dirogü Jinkoa ganik?
I: Bai othoitzez, obra honez eta sakramentiez.
G: Zer emaiten derikü grazia jüsto egiliak?
I: Jinkoaren haur egiten gütü. Jesüs-Kristen aurhide. Bethiereko gloriaren primü.
|