LAURGARREN KAPITÜLIA
Andre Dana Mariaren Bisitazioniaren. Üztailaren 2.
Aitzineko igantian erraiteko
G: Zoin misterioren orhitzarria da daigün egün?
I: Birjina saintaren, Elisabet bere kosia saintaren maiteki eta hümilitatereki bere etxen ikhusten izanarena.
G: Hoiek biak nola ziren?
I: Elisabet izorra zen Jondane Batistaz; eta Maria Jesüs-Kristez.
G: Ordian zer heltü zen?
I: Maria minzatü bezain sarri, santa Elisabetek sabelian zadükan haurra, boztarioz jauzkatü zen, eta Marian zen Jesüsa adoratü.
G: Santa Elisabetek Mariari zer erran zerion?
I: Birjina saintari oihüz erran zerion: emazte ororen artian onsa dohatsü zira, eta benedikatü düzü zure sabeleko frütia.
G: Eta Mariak; zoñi hain ohore handiak egiten baitzeritzen?
I: Honek erran zian Magnificat kantore sakratia.
G: Hitz gütitan zer dadüka kantore miragarri honek?
I: Mariak Jinkoa hontan gloriaz bethatzen dü, eta bere büria ezdeusen edükiten.
G: Zergatik egün oroz kantore haur erraiten dügü elizan?
I: Espiritü Saintiak egün bihotzetara isuri zian alageranzia saintiaren orhotzarretan.
G: Nola adelatürik erran behar da kantore saintü haur?
I: Boztario handi bateki Jinkoaren handigoez, eta hümilitate barna bateki.
|