www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

15. igantian

 

HOGEI ETA HAMASEIGARREN KAPITÜLIA

 

        G: Kristiak etzan beno lehen, arratsen zer egin behar dü?

        I: Kürütxe, edo saintü baten imajinaren aitzinian, hur benedikatiareki zeñhatürik etxeko gehienak edo aldizka, belhariko erran behar dü etxeko güzieki ahalaz.

 

 

ARRATSEKO OTHOITZIA

 

        1. Ene Jinkoa adoratzen zütüt saintü orok bezala.

        2. Esker derizüt zeren ezdeusetarik idoki bainaizaü, arrerosi, kristi egin, eta züganik egün eta bizi orotan ükhen dütüdan honez.

        3. Orhit eta ezagüt erazi itzatazü egün egin dütüdan bekhatiak gogoaz, hitzez, obraz eta ahatzez.

        4. Jar gitian Jinkoaren aitzinian egün egin dütügün bekhatiak xeheroki gogoa ditzagün apür bat, orhitzen girela non izan eta noreki minzatü giren. Alte.

        5. Ene Jinkoa, bihotzetik dolü dizüt zure khexa eraziz, oro hon zirelakoz: gogotik hitz derizüt zure graziareki ezterizüdala eginen gehiago ogenik, eta ene bekhatiez penitenzia egiteko, ahalik sarriena kofesatüren nüzü.

        6. Ene Jinkoa, maite zütüt ene bihotz oroz, Jesüs Krist gure Jaunaz.

        7. Gure Aita Zelietan zirena, &c.

        Salütatzen zütüt, &c.

        Sinhesten dut Jinko aita, &c.

        Kofesatzen niz Jinko aita, &c.

        Edo latiz Pater, Ave, Credo, Confiteor.

        8. Saintü dohatsü ene izenekoa, zoñek Jinkoaren saihetsian paradüsian dadükazün eretzetik, ene izate güzia ezagützen baitüzü, behar dütüdan graziak oro ardiets othoi: ene arimaren etsaiak oro gibel erazi, lürrian ere hain onsa zure honkiginak eta bizitze saintia iarraik ditzadan, gero hil ondoan laida ahal dezadan bethierekoz zureki Zelian.

        9. Espiritü ene xüxen ibil eraziteko, Jinkoaz eman zaiztadan aingürü hona, ene espiritiaz eta bihotzaz egin behar dütüdanak oro erakats itzadatzü fediaz eta karitatiaz, Jesüs-Krist gure Jaunaren merexiez bizi eta hil nadin Jinkoaren grazian.

        10. Ene Jinkoa eskentzen derizüt ene loa, zure graziaz bekhatü orotarik begira nezazü; arima ene ohatziareki xaha izadazü zure hur benekatiaz: nahi dükezünian Jesüsen boronthatian hil nahi nüzü, bai Jesüs hel zakizat zure graziaz.

        11. Ene Jinko hona, gure aitzineko hilen arima honak oro zure miserikordiaz othoi bake bethierekoaz goza ditiala. Hala biz.

 

aurrekoa hurrengoa