www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

2. igantian

 

HOGEI ETA HAMARGARREN KAPITÜLIA

Elizako maniez eta Eskümükiaz

 

Math. 18. v. 17

 

        G: Zonbat dira Elizako maniak?

        I: Zazpi: 1. Igantez Meza enzün ezak, eta besta manatiez debotki.

        G: Nork hausten dü manü haur?

        I: Meza osoki enzüten eztianak: aita amek, bürzagi bürzagisek bere haur eta zerbütxarier ahalaz eranzüten eztienek.

        G: Mezan algarreki elhestariek bekhatü egiten dieia?

        I: Bai handiki, ezi Jinkoa desohoratzen die, eta ez Meza saintia behar bezala enzüten.

        G: Elizatik hürrentxe direnek, meza ezin enzüten dienian etxezain egon beharrez, zer egin behar die?

        I: Bere artian aldizka hontara jin; eta etxen, aldirietan, edo bortian abelzain diratianian, igante eta bestez parropia Meza gütientako erraiten den ordüxiari, Jinkoa othoitü belhariko orenak edo konderak eskian, eta Jesüs-Krist jaunaz bat bederaren egiten den sakrifizioa gogoaz lagüntü haren merexiez Jinkoareki baketzeko. Halaber egüerdi ondo hetan bezperen ordüxiari berritü othoitziak, jinen diren egünetan Jinkoaren hobeki zerbütxatzeko.

        G: Aski deia bethi igantez, edo aldizko Meza apal baten enzütia?

        I: Ez; bat bederak, eriz edo ezinez baratzen ezpada, parropia Meza enzün behar dü hirur igantetarik batez, eskümüküren penan.

 

3. igantian

 

        G: Errazü bigarren Elizako mania.

        I: Hire bekhatiak oro kofesa itzak urthian behin gütiena.

        G: Nork hausten dü mortalki manü haur?

        I: Urthian behin Bazkokari berantena jaun erretorari, edo haren lekhükoer, edo hari permisione galthatürik, beste kofesor bati kofesatü eztatianak, eta hori eskümüküren penan.

        G: Aski deia urthian behin kofesatzia?

        I: Bai Elizako maniaren begiratzeko; orotrat ere ihor erori baliz bekhatü mortaliala, laster kofesatü behar lüke, korpitz saintiaren onsa hartzeko; berhala eri denian, edo beste hil beldürretan: besta handiez orano hon da kofesatzia, bere konzenziaren xahü edükiteko.

        G: Errazü Elizako hirurgarren mania.

        I: Ore kreazalia errezebi ezak berantena Bazkoz ümilki.

        G: Nork hausten dü manü haur?

        I: Bazkoari nork bere parropian, edo jaun erretoraren nahiareki bestetan errezebitzen eztianak, eta hori eskümüküren penan.

 

4. igantian

 

        G: Errazü Elizako laurgarren mania.

        I: Elizak manatü bestak begira itzak leialki.

        G: Nork hausten dü manü haur?

        I: Bestez langiten ari denak, merexian Jinkoa hetan onsa zerbütxatü, ikhasi saintien berthütiak, her iarraikiteko; othoitü, ofizio saintietara ioan, eta beste obra honetan ediren igantez bezala, ützirik ioko gaistoak, tehernak, eta danza.

        G: Errazü bostgarren mania.

        I: Laur tenporak, bijiliak, eta Gorozüma barur itzak osoki.

        G: Nork hausten dü manü haur mortalki?

        I: Hogei eta bat urthe ardietsiz geroz, Gorozüma oro igantiak salbü; urtheko laur thenporen astizken, ostirale, eta neskenegünak, eta elizaz manatü beste egünak barurtzen eztütianak, ahal ditzakialarik; eta horik oro gure bekhatiez penitenzia egiteko; Jesüs jaunak berrogei egünez egin dian baruraren ohoratzeko; Jinkoak benedika ditzan urtheko laur sasoak, eta elizari apez perestiak plazer ditzan eman.

        G: Nork eztü bekhatü egiten barur hoiek ez egina gatik?

        I: Hirurogei urthe dienek, emazte izorrek, ünhüdek, eriek, praube apairü baten aski azkürre eztienek, eta indarkaz lan borthitzetan bizi denak.

        G: Nola behar da barurtü?

        I: Egüerdi artio ez deus ian ez edan, etan arratsen igaran gütireki.

 

5. igantian

 

        G: Errazü Elizako seigarren mania?

        I: Ostiralian ez neskenegünian eztezala ian aragirik.

        G: Nork hausten dü manü haur, eta zergatik da?

        I: Eri ezpadira, bi egün hoietan aragi ialek, Egüberri besta hetan helzen ezpada; eta ordian aragirik eztügü iaten, Jesüs-Krist gure jaunaren hilziaren eta ehortziaren ohoretan.

        G: Errazü zazpigarren mania.

        I: Tenpora debetatiez eztagiala ezteyik, eta detxema primiziak paka itzak xüxenki.

        G: Noiz dira debetü ezteiak?

        I: Adbentü lehen igantetik, aparizio zoin baita Hirur Erregen besta; eta hausterik Bazko zaharra lagün gütireki, beste tenporez bezala; bena ordüko debetia da, apezak Meza ürhenzian emaiten dian benedizione solemnela, baita ezteietan egiten diren herots, sonü, danza alageranzia eta sobera ian edatiak, zoin ezpadilirate onsa, Eliza saintak ordü hetan gure bekhatiez penitenzia eragin nahi derikülakoz.

 

6. igantian

 

        G: Nork eztütü pakatzen xüxenki detxema primiziak?

        I: Hurak ebasten, hertzen, bortxatzen, eta gaistoenetik egiten dütienek, Jinkoak eta lege güziek Elizako artzañer, edo hen lekhükoer eman deritzen hazkürre eta züzenak direlarik.

Sori deia detxema primiziak egin beno lehen, frütietarik langilen pakatzia, eta aziaren zerbait berheztia.

Ez lege güziek nahi die, Jinkoari eta haren lekhükoer, züzen hoiek borogü orotarik xahü eta oso eman dakitzen; gero nork beretik zorrak paka ditzan.

        G: Elizak manü hoiek oro egin ahal derizkia?

        I: Bai düda gabe; zeren Jinkoari amatako haur eman baiterikü; eta ordenatü Eliza sinhetsiren eztiana maradikatü dela, eta igaran dadin pagano eta eskümbkatü baten; ororen bürian ere Elizako maniek Jinkoarenen hobeki begiratzera hel eraziten baikütie.

        G: Aski deia Jinkoaren eta Elizako manien iakitia?

        I: Ez: begiratü ere behar dira onsa.

        G: Gihauren indarrez egin ditirogia?

        I: Ez Jinkoaren grazia gabe, zoin bethi adelatürik baitago, guri haren emaiteko, galthatzen baderiogü behar bezala.

        G: Zer sari hitz eman dü Jinkoak haren manü saintü ororen begirazaler?

        I: Paradüsia, non bethikoz dohatsü baitirate.

        G: Hurak hautse dütükienek zer gaztigü dükeie?

        I: Bizitze hontan gaizki dirate, eta Iferniala eroriren, non Jinkoa galdürik, deebrieki bethi erreren baitira: hari ihes egiteko, gitian oren oroz onsa bizi.

 

7. igantian

 

        G: Zer da Eskümükia?

        I: Sentenzia bat, zoinzaz Elizako jüjek, eta legek gaztigatzen baitütie bekhatü gisa elibaten egiliak; haien manien hautsliak, eta egia ükhatzen dienak, aithortü behar lükeienian, nori bere hon edo ohoriaren begiratzeko, edo galdü dianian bühür eraziteko.

        G: Eskümükiak zer gaitz eretxekiten derio kristiari?

        I: Jinkoaren haurretarik berheztia, eta Elizako hon espiritualen galzia.

        G: Zergatik diozü Eskümükia dela berhezte bat?

        I: Zeren eskümükatia berhezi baita Elizako honen partaletarzünetik menbro hirotia korpitzetik bezala.

        G: Eskümükatiek zer hon galzen die?

        I: 1. Elizan sartzia. 2. Meza saintiaren enzütia. 3. Sakramentien hartzia. 4. Parte ükheitia Elizako othoitzetan, Ostirale saintian salbü. 5. Saintien merexietan. 6. Indüljenzietan. 7. Bere aita espiritualen gidamentietan. 8. Lür saintian ehorztia. 9. Eskümükatia Elizatik izentatü bada, debetü da hari minzatzia, hareki iate eta edatia, egoitia eta gañelako nabastarriak Eskümükürenpenan. 10. Hartan hil badite, haien arimak deebriari ützi dira, bethikoz Ifernian erratzeko.

        G: Eskümükatiak parkamentiaren ükheiteko, zer egin behar dü?

        I: 1. Eskümüka erazi dian bekhatiaz dolü hartü, 2. hartzaz züzen egin edo eman berme hon bat, 3. hitz eman eztela aitzinera ber bekhatiala eroriren, 4. ükhen parkamentia ahala dian apeza ganik, har eztiki hark emanen derion penitenzia, eta bertan egin.

 

aurrekoa hurrengoa