31. igantian
HOGEI ETA BIGARREN KAPITÜLIA
Bigarren maniaz
G: Bigarren maniak zer nahi dü?
I: Jinkoaren izena iüra eztekala.
G: Sori deia zin egitia zoinbat ordüz?
I: Zin egitia, nola baita Jinkoaren ezartia gure erranaren lekhüko, badakit zina egin behar dela ezin bestez, medezina hartzen den bezala egiaren egarteko, dakigünaz onsa orhitürik lehiatü gabe, hertü ez emendatü gabe, ez ere ihori gaizkirik egiteko.
G: Zer da, auher Jinkoaren iüratzia?
I: Züzen, behar, eta arrazo gabe iüratzia.
G: Bekhatü handi deia, zin gezürrian egitia?
I: Bai hori da, Jinkoaren gezürti egin nahia, hartakoz eztaite parka penitenzia handireki baizik, Elizako jabe gehienez ere.
G: Jinkoaren arnegatzia, hari lotzia bürütik, odoletik, pasionetik edo bestela, bekhatü handiak direia?
I: Bai hala ari dira deebriak Ifernian.
G: Nor besterik doatza manü honen kontre?
I: Jinkoari edo jenter zinez hitz emanak edükiten eztütienak, baita boto saintiak hausten dütienak.
G: Zin, arnegü, borhau gaiztoen üzteko, zer egin behar da?
I: 1. Goiz oroz gogo har, ezkirela gehiago hetara eroriren, 2. zonbait penitenzia igaranez gihauri eman, 3. egar gure erranak hitz hoiez, 4. hori hala düzü edo hori eztüzü hala, 5. kofesa ardüra, 6. ihes egin iokier eta teherner.
|