www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

14. igantian

 

HAMABIGARREN KAPITÜLIA

Erramü igantian
erran behar da Aste Saintüko

 

        G: Nola deitzen da daigün astia?

        I: Aste Saintia, eta penazkoa.

        G: Zergatik hala daritzo?

        I: Hontan Jesüs Jaunak gure arrerostiaren misterio handia egin, eta lan handiak egari dütialakoz.

        G: Astizkenian zer heltü da?

        I: Egün hortan gure salbazalia hogei eta hamar dineren Jüdas bere diszipüliak jüdier saldü zerien.

        G: Ostegünian zer egin izan zen?

        I: Gure salbazaliak ülhünzian bere apostolier hoñak ükhüzi zeritzen, eta bere korpitz saintia sakramentü izateko eman.

        G: Jesüs Jauna noiz jüdier eskietara eman zaien?

        I: Ostegün gaian Jüdas jiten zela haren korpitz saintiaren errezebitzetik, Olibetako baratziala, ohorez egiten den bezala, Jesüsi pot bat egin zerion, honen zeñharatzeko bereki eroan zütian soldadoer, amorekatik hura hartürik esteka lezen hala egin zien bezala.

        G: Jesüs-Kristek gai hartan zer soferitü zian?

        I: Gaizki egile bat bezala eroan zien Anna, eta Kaifaren aitziniala, zoin baitziren apezen gehienak: Jondane Petirik hiruretan ükhatü zian etziala hura ezagützen: haren diszipüliak ihesi joan ziren, eta gai orotan soldadoen mertxedian ützirik, hoiek bere ahalaz mesperetxatü zien, haren izan saintia arnegatü, hura xuflestatü, eta harez erri hanitz egin.

        G: Ostiralian zer heltü zen?

        I: Jüdiek goiztiritik aküsatü zien Pilataren aitzinian, zoin baitzen Errümeko Enperadoriaren Gobernadore Jüdeako herrian. Pilatak hura igorri zian Herode gana: zoñek bere kortekoeki erho baten hartü baitzien; gero Herodak arregorririk Pilata gana, azotatü izateko soldadoek ezin borthizkiago odola isur erazi zerien azote khaldiz.

        G: Azotatü zien ondoan, zer egin zien?

        I: Soldadoek eskarlatazko manto batez estali zien; bürün gañen ezari zerien elhorrizko khoroa bat, eta kanabera bat eskian; salütatzen ziela errigarri bezala, komediako errege baten anzo. Bera orano sordeits jüdiek Pilatari Jesüs hilzera kondemna erazi zerien, eta desditxatü honek hala egin, hen gogara izateko.

        G: Jesüs-Krist hala kondemnatü ondoan, jüdiek zer egin zien?

        I: Kürütxe sortha bat bizkarrian ezarri zerien, eta hala hura eroan Kalbarioko mendiala, non hura pikarraitürik bi ohoñen artian itzatü baitzien kürütxe hartan gañen.

        G: Hilze laido garri honek hen errabieria ase ziena?

        I: Ez: beste gaizki hanitz ere egin zerien: Jesüsek erranik, egarri zela; ozpin edateko eskentü zerien.

        G: Jesüs-Kristen egarriak zer zeñharatzen zian?

        I: Gure salbatzeko sü handi baziala.

        G: Eta haren nahiari jarraikiten ezkirenian?

        I: Haren etsai eta erhailek bezala ozpin emaiten deriogü.

        G: Jesüs-Kristen hilzerakoan zer heltü zen?

        I: Ekhia arras gordatü; lürra bortizki ikharatü, arrokak erdiratü; eta hilen hobiak ideki ziren.

        G: Eta zer orano?

        I: Hil hanitz piztü eta jenter agertü; Elizako ere beloa goihenetik zola lano zatikatü.

        G: Zer zen Elizako belo hura?

        I: Estalgi Xerübinez pintatü bat, zoñek eretze saintiena berhezten baitzian Elizaren gañelatik.

        G: Beloaren hauste hark zer zeñharatzen zian?

        I: Zelia, zoin baita egiazko lekhü saintia, zointan baitago Jinkoa bere handitarzünareki, ideki zaiküla Jesüs Kristen hilziaz.

        G: Zergatik Jinkoak mirakülü hoiek oro egin dütü bere semiaren hil orenian?

        I: Amorekatik güziak jakile izan litian jüdien kontre.

        G: Eta gure kontre ere jakile izateko?

        I: Bai Jesüsen hilzetik gozo idokiten ezpadügü.

        G: Hontarik gozo hartü zienek zer egin zien?

        I: Bere bulharrer kolpü emaitez zoatzan, eta oihüz: haur egiaz Jinkoaren semia zen.

        G: Noiz gihaurtan sendimentü hoiek piztü behar dütügü?

        I: Kürütxiaren adoratzera jitian.

        G: Zergatik?

        I: Zeren ordian bat bederak ezagützen baitü Jinkoaren egiazko seme bakhoitza dela, kürütxian itzatü izan dena.

        G: Ezta beraz kürütxiaren materia adoratzen?

        I: Jinkoari eztatsala.

        G: Nori doa adorazione hori?

        I: Jesüs Krist Jinko biziaren semiari.

        G: Hori nola hartzen düzü?

        I: Jondane Paulek dioan bezala, Jesüs-Kristen kürütxian ezarten diala bere gloria; erran nahi dü hura Jesüs-Krist krüzifikatian ezarten diala.

        G: Gure salbazalia hil zenian, zer egin zerien?

        I: Soldado batek iskerreko saihetsa igaran zerion lanza batez, eta hain sarri odol eta hur hantik elkhiten ikhusi zerien.

        G: Jesüs Kristen saihetsetik elkhi diren odol eta hur haiek zer zeñharatzen die?

        I: Batheyia: zointan haren Eliza bere salbazaliaren odolian ükhüzi baita, eta hur saintü batetan.

        G: Jesüs Krist nola ehortzi zen?

        I: Hil zen egüneko ülhünzian, Josef Arimatia aitürünsemiak, eta Nikodeme Farisien Jinkoaren beldürti zenak kürütxetik eraitsirik, mihise eder batez estalirik ohoratüki ehortzi zien, eta hura ürrin hon batzieki, harriz egin hobi berri batetan ezari.

        G: Neskenegün saintian zer egiten da Elizan?

        I: Bazkozko xirioaren zeremonia saintia; eta Batheyüko huren benedikzionia; zoin zeremoniak oro misterioz bethe baitira.

        G: Beste ordüz noiz egiten ziren?

        I: Neskenegün gaian, zointan Jesüs-Krist hobitik elkhi baitzen.

        G: Bazkozko xirioak zer zeñharatzen dü?

        I: Jesüs-Krist arrapiztiak mündiala ekharten dütian argia eta boztarioa.

        G: Zergatik batheyüko hura benedikatzen da?

        I: Erakusteko zonbat berthütez bethe den.

        G: Aste honen onsa igaraiteko, zer egin behar dügü?

        I: 1. Hobeki barurtü; 2. bereberago bizi; 3. kofesa ahalik sarriena; 4. joan Tenebroak deitzen diren hirur egünetako ofizio saintietara; 5. Ostirale Saintian kürütxiaren adoratzera, eta gure salbazaliaren zauriak sendi, zerbait soferitzen dügüla; 6. gaiza hoien ororen egiteko Elizaren gogoan, bethi gihaurtan igaran pasioniaren misterioak hirur egün hoietan, eta othoitz ondoan, dakianak irakurt zerbait saintürik.

 

aurrekoa hurrengoa