7. igantian
LAURGARREN KAPITÜLIA
Gure ama eliza saintaz
Joan. 10 v. 16. Eph. 4. v. 4. 5. 6.
G: Zer da Eliza?
I: Kristi hon ororen bilküra, zoin Jesüs-Kristen lekhütan, Elizako bürü ageri zaizün aita saintiaren pian, iarraikiten baitira bere artzañer.
G: Zonbat Eliza da?
I: Ezta egiazko bat baizik, eta hura sainta, katolika, apostolika, erromekoa, zointarik berhez ezpaita salbamentürik.
G: Zergatik deitzen düzü sainta?
I: Zeren Jesüs-Krist haren bürü gehiena ezinago saintü baita, hala nola haren fedia, zeremoniak eta sakramentiak.
G: Zergatik deitzen düzü katolika?
I: Mündü orotara helzen delakoz.
G: Zergatik deitzen düzü apostolika?
I: Zeren jesüs-Kristen ondoan, apostoliek bere peredikiez hedatü baitie laur mündüko eretzetara.
G: Zergatik deitzen düzü Errümekoa?
I: Iesüs-Kristen bikari jenerala Errümeko hirian handizki dagoelakoz.
G: Zonbat dira Elizako hontarzünak?
I: Laur: lehena saintien partalertarzüna, 2. bekhatien parkamentia, 3. aragiaren pitzia, 4. bethi irañen dian bizitzia.
G: Zer da saintien partalertarzüna?
I: Karitate osoan bizitzia, eta arima honek algarri bere obra honez parte egitia.
G: Zer erran nahi dü bekhatien parkamentiak?
I: Elizak bekhatiak parka ahal ditzakiala.
G: Zer erran nahi dü bethi irañen dian bizitziak?
I: Paradüsia, non dohatsiek Jinkoa den bezala ikhusiren, maithatüren eta gozatüren baitie.
G: Jente güziak dohatsü diratia?
I: Ez: Jinkoaren grazian hil diratian kristiak baizik.
|