www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN KAPITÜLIA

Jondane Johane Batistaren sortziaz.

Aitzineko igantian erran behar da,
baita bestan

 

        G: Zer ohoratzen dügü daigün egün?

        I: Jondane Johane Batistaren sortzia.

        G: Nor da Jondane Johane Batista?

        I: Jesüs-Kristen aitzindaria, profeta eta gizon orotako handiena, Jinkoaren semiaren erraniala.

        G: Jesüs-Kristen aitzindari hitz honek zer dio?

        I: Popüliaren adelazalia, haren onsa hartzeko, zoin erhiaz ere erakutsi baitü ziola hori düziela.

        G: Erran horren merexia zer da?

        I: Erakustia, Jesüs-Krist heltü zela; aldiz patriarka eta profetek ezpaitzien hura ikhusi hürrün danik baizik.

        G: Honen batheyiak zer zeñharatzen zian?

        I: Jesüs-Kristek eman behar zian batheyü hobia zeñharatzen zian; eta hari bidiak adelatzen zeritzon, penitenziala jenten aholkatziaz.

        G: Honen sortziak zer dü bereberik?

        I: Grazian sorthü baita.

        G: Nola?

        I: Zeren santifikatü izan baitzen, bere ama santa Elisabeten sabelian zela, Jesüs-Kristen bere aitzinian ükheitiaz, eta Birjina saintaren minzoala.

        G: Honen sortzian zoin mirakülü handiena agertü zen?

        I: Zakaria honen aita dohatsiak, zoñek minzoa galdü baitzian, berria hura jin zaion, erraiteko Benedictus kantore saintiaren.

        G: Hitz gütitan zer da kantore honen gozoa?

        I: Aitzindari saintiaren sortziari, noiz hasten baita agertzen Jesüs-Kristen argia, egüna sortzen dela ikhustian bezala, alageratü behar dügüla.

        G: Zergatik?

        I: Zeren ekhi egiazko sortzen dena, zoin baita Jesüs-Krist, bere aitzindarian bere argien ager eraziten hasten baita.

        G: Jondane Johane Batista nola bizi izan da?

        I: Miragarri saintüki; baita penitenzia borthitz izigarri bateki.

        G: Zertan ageri da honen saintütarzüna?

        I: Eremiala ioan zen egoitera, hirur urthe baizik etziala; eta honek eman dü ermita saintien bizitziaren muldia.

        G: Nolako zen honen penitenzia?

        I: Etzian iagoitik edan hur baizik; larhoti iatez bizi zen, eta bere korpitza larrü gogor eta bilhazü garratz batez estalirik zian.

        G: Elizak zergtik honen sor egünian hanbat alageranzia erkusten dü?

        I: Eztü hortan egiten, aingüriak heltüren zena, aitzindanik erran zianaren bethi irain erazitia baizik.

        G: Nola?

        I: Gabriel aingüriak honen aita Zakaria saintian aitzindanik erran zerion, güziak alageratüren zirela honen sortziari.

        G: Alageranziazko süyak hartako pizten dütieia?

        I: Bai.

        G: Elizak sü horik pizten dütia?

        I: Bai, kristi herri haboroetan, güziz hontan jaun erretorek besta honen bezpera ülhüntzian, prozesioniareki sü ohorezko hori pizten die, elizan kantatzen hasirik ut queant laxis. Haur ürhentü denian Benedictusen Antienna. Gero Benedictus osoki süyaren aitzinian, gero Dominus vobiscum. Oremus. Deus qui praesentem diem, c. Gero Dominus vobiscum. Benedicamus Domino Deo G. Gero elizalakoan Te Deum, haur ürhentü denian, Elizaren begiratzeko othoitzia bere berseteki.

        G: Zoin arrazu gatik sü haur egiten da Elizako debozioniareki?

        I: Jondane Johaneren sü holakoetan beste ordüz zonbait lekhütan egiten zütien süperstizionen gal eraziteko.

        G: Nolako ziren süperstizione hurak?

        I: Danzatzia sü horren baranoan; jokhatzia kantore itxusien erraitia, sü gaña belharren egoiztia; egüerdi beno lehen, edo barurik hen bilzia; bere gañen hen ekhartia, urte orotan edükitia; hontako ilhintien edo inkatzen begiratzia.

        G: Zer ikhasi behar dügü Jondane Johane Batista ganik?

        I: Mündiaren edükitia ezdeusen, et penitenziaren saintütarzünareki algarganatzia.

 

aurrekoa hurrengoa