18. igantian
HAMASEIGARREN KAPITÜLIA
Erraiteko Salbatore ondoko igantian, baita Pentekostez eta honen bestetan
1. ARTIKÜLIA
Espiritü Saintiaren jaitstiaz
G: Eliza daigün igantian hanbat ohoratzen dian besta zoin da?
I: Pentekoste, zoin baita Espiritü Saintia jaitsi zen egüna.
G: Pentekoste hitz honek zer erran nahi dü?
I: Dio Bazkorik berrogei eta hamargarren egüna, zoin besta jüdiek ere hanitz ohoratzen baitzien.
G: Espiritü Saintia beraz noiz jaitsi zen?
I: Bazkorik berrogei eta hamargarren egünian, igante batez goizanko bederatzü orenen üngürünian.
G: Jaitste hura nola egin zen?
I: Herots handi Zelütik jiten zen bat enzün zien bat batetan, aize borthitz batena bezala, zoñek bethe baiztian, diszipüliak bildürik zaudian, etxe güzia.
G: Zer heltü zen gero?
I: Süzko mihi elibat bezala agertzen ikhusi zütien, zoin berhezi baitziren, eta hetarik bat bederatan gañen baratü.
G: Jüdiek zer egin zien?
I: Jüdiek zoin mündüko eretze orotarik bildürik baitzaudian Pentekosteren ohoratzeko, Zelütik jiten enzün zien azanziala laster egin zien.
G: Zer ediren zien?
I: Apostoliak ediren zütien, zoñek Jinkoaren miragarriak ohoratzen baitzütien, eta bat bederak bere anzo minzo zirela enzüten zütian.
G: Apostolier beraz zer heltü zaien?
I: Zelüko sü haren agartziari bihotzak piztü zaitzen eta garrez bethe, orotan erraiteko Jesüs-Krist arrapiztü zela.
G: Aitzinetik egin zian herots handi hark zer zeñharatzen zian?
I: Gure arimak Jinkoa maithatü beno lehen, harentako dian larderia saintia zeñharatzen zian.
G: Süzko mihi haiek zer erran nahi zien?
I: Argiz eta garrez bethe ziren apostolien predikiak.
G: Espiritü Saintiak haietzaz zer zioan aitzinetik?
I: Hek mündü güzia argitüren eta gorthüren ziela; zeren bat bederak bere anzo minzatzen enzüten baitzütian apostoliak.
G: Eta hak zer erran nahi zain?
I: Ororen minzatziala Jesüs-Kristen Ebanjelioa predikatü izanen zela.
2. ARTIKÜLIA
Pentekoste, hitzaz, eta berrogei eta hamar egün garren honek zer dioan
G: Jüdiek baziena bere Pentekostia?
I: Bai: baziela lehen erran dügü.
G: Zer zen hura?
I: Bere Bazkoaren berrogei eta hamargarren egüna, zoin hendiki bere artian ohoratzen baitzien.
G: Zer heltü zen hen Bazkoaren berrogei eta hamargarren egünian, noiz Ejiptako erresümatik elkhi baitziren?
I: Egün hartan lege izkiribatia eman zaien Sinai mendin gañen sü eta xilimisten artian.
G: Haur zertan üdüri da kristien Pentekostia?
I: Zeren lege berria egün hontan orori iakin erazi da, Jinkoak ager erazi dian sü berri baten erdian.
G: Guri agertzen zaikün sü berriaren artian, zer da besterik Sinaiko süyan etzenik?
I: Batak emaiten zian lotseria; eta bestiak ematzen gütü, Jinkoa ere maitha eraziten.
G: Jüdioak zer ari ziren Pentekostez?
I: Bere üztako primiziatarik egiten zütien ogiak Jinkoari ohereskatzen zeritzen.
G: Zer deitzen dütüzie primiziak?
I: Lehen frütiak.
G: Eta horrek zer üdüri dü gure Pentekostereki?
I: Zeren Pentekostez, Espiritü Saintiaren jaitstiaz, eta Jondane Petiriren peredikatziaz gure Eliza sortzen berri zenaren primiziak Jinkoari ohereskatü baitzaitzon.
G: Nola hori?
I: Hirur mila jenteren kristitziaz, zoñi hanitz besterik jarraiki baitziren.
3. ARTIKÜLIA
Elizaren hatsarrian Espiritü Saintiak egin dütian miragarriez
G: Elizaren hatsarreko kristiak nola bizi ziren?
I: Ezin saintükiago; eta orok etzien ber bihotz eta arima bat baizik; etzien ere bere artian deus berhezirik.
G: Nola?
I: Bere honak salzen zütien, eta hen balioa apostolien eskietara ekhaten, zoin hoiek bat bederari beharraren arau emaiten baitzeritzen.
G: Lehen kristiek zoin berthüte orano ager eraziten zien?
I: Jesüs Kristen izenaren amorekatik gaitz hanitxen egartian alagera izatia.
G: Jinkoa nola adoratzen eta zerbütxatzen zien?
I: Egün oroz bilzen ziren algarreki othoizteko, apostolien predikier behatzeko, eta Eukaristia sakratiaren hartzeko.
G: Orori beraz jente perestü ageri ziren?
I: Bai, bethi elizan algarreki Jinkoaren othoitzen ikhusten zütien, eta güziek maite.
G: Eta zer ikhusten zien miragarrienik?
I: Apostolietan heltü zen berritarzüna.
G: Zer zen hura?
I: Hain sortha eta jakite gabe ziren gizon elibatek hain goraki Jinkoaren barnia, eta eskritüra saintiak erazagüt litzen.
G: Zer berrikeria orano heltü zen apostolietan?
I: Beldürtiak bihotztoitü ziren, jakile azkar izateko Jesüs Krist arrapiztü zela.
G: Eta bere erranak nola egartzen zütien?
I: Popülü güziaren aitzinian egiten zütien miraküliez.
G: Nola orano?
I: Bere büriak hilzera eta pena orotara eskenzen zütien, goraki egarteko Jesüs-Krist arrapiztürik ikhusi, enzün, eta honki ziela.
G: Nork eman zerien indar hura?
I: Espiritü Saintiak hen bihotzetan Jinkoaren maitetarzüna piztürik.
4. ARTIKÜLIA
Espiritü Saintiaren bethi Elizari jarraikitiaz
G: Espiritü Saintiak Eliza eztia ürgatzi bere hatsarrian baizik?
I: Ondoko zeküria orotan bardin egarten dü.
G: Zertan güziz Espiritü Saintiaren lana ageri da Elizan?
I: Eman derion indarrian, deusek hura garhait eztiroan.
G: Elizak zertan indar hori erakutsi dü?
I: Hirur ehün urthez emeki bere gaizki egilen egartian.
G: Elizaren indarra ezteia beste borogütan ageri?
I: Bai, haur gorazki ageri da hanbat heresiaren goitzian.
G: Zer deitzen dütüzü heresiak?
I: Jakite gaistoak, zointan ihor Jinkoaz erranari beno lehen, jarraikiten baita bere ürüpenari, haur Elizak kondemnatürik ere.
G: Espiritü Saintiak Eliza nola ürgazten dü orano?
I: Xahüki hitz egien, eta saintütarzünaren espiritiaren haratn bethi irain eraziz hanbat gaizki egileren artian.
G: Gaizki bizi direnen gaztigatzeko, zer egin behar da?
I: Ahalaz onsa bizi Elizaren hatsarrekoak bezala; emeki egar gaitzak; ber bihotza eta arima ükhen orok; iraiziz gure artetik bilhaka eta etsaigoa güziak.
G: Elizak bethi irañen dia?
I: Bai: eta Jesüs Kristen hitzaren arau, eztie hura goithüren Ifernüko borthek.
G: Zer dira Ifernüko borthak?
I: Iferniaren indarra; eta honek dio tiran gaistoen borthitzarzünek ez heresiek, ez ere itxuski bizi direnek, zonbait bereberrek, ez eta Elizako zerbütxariek, eztiela haur jagoitik eragotziren.
G: Horiegatik orogatik Eliza bethi egiati eta sainta izanen deia?
I: Bai zinez.
G: Nola bethi egiati?
I: Zeren Jinkoak erran derizkün egiak bethi erakatsiren baiterizkü.
G: Nola bethi sainta?
I: Zeren bere hitz ssaintiez bethi sorthüren baitütü saintiak batarzün dianian.
G: Nork egiten dü mirakülü hori?
I: Haur pizten dian Espiritü Saintiak.
5. ARTIKÜLIA
Fediaren erakuste bat Espiritü Saintiaren eretzian, eta Elizan bethi bizi beharra
G: Espiritü Saintiaz eta Elizaz gañe hontan erran dütüzünak sinhesten dütüzia zinez?
I: Bai, bihotz osoz sinhesten düt Espiritü Saintian; Eliza sainta katolika; eta saintien parteliant izatia.
G: Espiritü Saintia Jinko deia?
I: Bai, Aitareki eta Semiareki, Espiritü Saintia ber Jinko bat da.
G: Nork igorri dü egün?
I: Aitak, eta Semiak.
G: Zergatik diozü Aita eta Semiak haur igorri diela?
I: Zeren bietarik jiten bada.
G: Zergatik Espiritü Saintiaren landan, ezarten düzü Eliza?
I: Erakusteko, Elizaren ahala, saintütarzüna, eta indar güziak jiten direla Espiritü Saintia ganik.
G: Apostolietan nozpait bezala, Espiritü Saintia egiazko arima honetan dagoa?
I: Bai, hura dago jente perestietan, hoiek oro dira Espiritü Saintiaren egongia.
G: Badagoa ere Espiritü Saintia hen korpitzetan?
I: Bai.
G: Hoiek zer zor derie?
I: Ez theyützia Jinkoaren egongiaren.
G: Jinkoaren egongia hori, zoin baikira gihaur, nola theyützen da?
I: Bekhatiaz.
G: Zoin bekhatüz gehiago?
I: Aragiaren likhisdüraz.
G: Zergatik?
I: Arima eta korpitza algarreki theyützen dütialakoz.
|