www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

KATEXIMAREN BIGARREN PARTIA,

besta gehienen eta Elizako
eginbide saintien ezagützeko

 

        Athanase Belapeyre apez, Teolojian baxelier, Züberoako ofizial, eta Sorhoetako erretorak herri hontako erretor, bikari, eta Jinkoaren beldürti güzier grazia eta bakia direla zieki Jesüs-Krist gure Jauna ganik.

        Badakizie ene aurhide üskaldünak, Elizak manatü derizküla bestak, bere haurren argitzeko; egia haur ardüra erran behar deriezie zien ardier zien prono, katexima, eta predikietan; hala nola urthe natürala bere sasoetan arrapartitü baita, berhala Elizako debozioniak ereñik bezala dira tenpora arau; amorekatik hala erakats dezagün, Jinkoak zer egin nahi ükhen dian gure salbatzeko, eta gük ere hargana helzeko, zer egin beharrenik dügün.

        Egiaz kristiek gogoa emaiteko balie, zertako diren bestak, saintüki bizitzeko iakin behar lütükienak oro, eta nori iarraikiteko dien, ikhas litzakeie. Honek berak iratzarri gütü, bigarren katexima honen zientako egitera, amorekatik Franziako herri onsa xüxentü direnetan bezala, gurian ere frütü honak sor ditian graziaren indarrareki.

        Hartako katexima honez labür erakatsi behar düzie bestakal, zer misterioak hoietan igaran diren, predikü lüzez beno ihikiago eta hobeki, zoin jente xehek enzün bezain sarri ahazten baitütie, zeren bortü arte hoietan gure laborari eta kabalezain gaxoak lanez akhitürik, hen espiritiak hain sortha eta lanpüts gerthatzen baitira, non haboroetan predikü handiek Elizan lehen lo eraziten baitütie, eziz iratzartzen misterio barnen hartzeko. Arren jondane Paulek Korintako popüliari zioan bezala, Lac vobis potum dedi, nom escam, ezne edatera emaiten deriziet, eta ez iate borthitz bat. Ziek ene aurhidiak zien ardier egia gorak goza erazi itzetzie eztiki, labür eta ardüra, hoien ikhastera Elizala jin eraziz.

        Ardüra ere adin orotakoer gomenda izezie, katexima haur onsa eta üsü irakurt dezen, eta zihaureiek sogiozie besta saintietan gañen eginen dütüzien predikü goren irazkiari bezala.

        Azkenekoz zien ardier Zelüko bidia har erazi nahi baderiezie, eta honen aitzinazia, eztizeziela behinkoaz sobera gaiza erran, bena bai zonbait ordüz ber egiak berriz erran; hala hobeki enzüler sar dakitzen gogoetara; orano hurak ützül hanitz aldetara. Oraiko Elizako artzain perestü eta iakinsienek egiten eta erakasten, derikien anzo. Eta sinhets nezazie, ber artheliari minzatzeko bizi deno ezariak, hain labür izan behar diala, nola üsü haier erakastian. Haur eman da Mauleko hirian Apirillaren bigarrenian urthe 1696.

Belapeyre, ofizial

 

aurrekoa hurrengoa