www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

20. igantian

 

HAMABOSTGARREN KAPITÜLIA

Penitenziaz

 

Math. 16. v. 19. Joan. 20. v. 23. Act. 19. v.

 

        G: Zer da Penitenzia?

        I: Sakramentü bat, zoinzaz batheiatüz geroz egin dütügün bekhatien parkamentia ardiesten baitügü.

        G: Zer behar da sakramentü honen hartzeko?

        I: Hirur gaiza: Kontrizionia, konfesionia, eta satisfazionia.

        G: Zer da kontrizionia?

        I: Ürriki eta dolü bizi bat Jinkoari ogen egin daritzogünez, orotako hobena delakoz; hari hitz emanik ezkirela berriz hetara eroriren, eta igarenez kofesatüren girela.

        G: Kontrizione berareki salba gitakia?

        I: Bai oso bada, eta ezin kofesa bagite.

        G: Kofesatzian, arras ükhen behar dügia kontrizionia?

        I: Hobena lizate, eta Jinkoari hura ahalaz galthatü behar deriogü: orotrat ere hura eztügünian. Atrizionia aski dügü Kofesioniareki.

        G: Zer da Atrizionia?

        I: Dolü ükheitia Jinkoari ogen eginez, bekhatiak Paradüsia gal eraziten derikülakoz, eta eragoizten Ifernüko penetara.

        G: Zer da Kofesionia?

        I: Gure bekhatü ororen Jinkoari aithortzia, hurak parkatzen ahal derizkün apezaren aitzinian.

        G: Zer behar da Kofesione hon baten egiteko?

        I: Bost gaiza: 1. bere konzenzia onsa ikher, 2. bekhatü oroz dolü, 3. apezari oro kofesa, 4. har gogo azkar bat, ez hetara erorteko gehiago, 5. ahalik sarriena egin penitenzia kofesoraz emana oro.

        G: Zer da satisfazionia?

        I: Jinkoari eta gure lagüner zor deritzegünen pakatzia, gure kofesoraren maniaren arau.

        G: Penitenzia egin ezpaliz, hon lizatia Kofesionia?

        I: Bai: bere nahiz eizten dianak, haren egin gabez bekhatü laidi.

        G: Nola hasi behar da kofesatzen?

        I: Apezaren aitzinian belhariko zeñhatürik erran, Idazü Aita züre benedikzione saintia, bekhatore bainiz; gero erran: Kofesatzen niz Jinko potere oro dianari, Maria bethi Birjina dohatsiari iondane Ñeli arkanjeliari, iondane Johane Baptistari, iondane Petiri eta Paule apostolü saintier, beste saintü orori, eta zuri aita espirituala, zeren sobera bekhatü egin baitüt pensamentüz, hitzez eta obraz; ene faltaz, ene faltaz, ene falta handiz hartakoz othoitzen düt Maria bethi Birjina dohatsia, iondane Ñeli arkanjelia, iondane Johane Baptista, iondane Petiri eta Paule apostolü saintiak, eta beste saintiak oro; Eta zü Aita espirituala, Jinkoa othoi dezaien enegatik.

        Edo latiz Confiteor Deo &c.

 

aurrekoa hurrengoa