5. igantian
BOSTGARREN KAPITÜLIA
Zirkonzisioniaren bestaz, eta urthatsez
G: Zoin besta dügü daigün eg.?
I: Zirkonzisioniaren besta.
G: Zer zen zirkonzisionia?
I: Lege zaharreko sakramentü bat, zoñek sartzia emaiten baitzian Jinkoaren popüliaren artiala, orai batheyiak Elizala sar eraziten gütian bezala.
G: Zirkonzisionia nori eman izan da?
I: Abrahami; Jinkoak hareki eta haren ondokoeki Alianza egin zianaren zeñharetan.
G: Zirkonzisioniak zer berheziki zeñharatzen zian?
I: Jente güzien zaña theyü zela.
G: Nola theyü?
I: Bekhatü orijinalaz.
G: Zergatik Jesüs-Kristek saintü zelarik, Zirkonzisionia hartü nahi ükhen dü?
I: Erakusteko gure bekhatien gaztigiaren egartera, eta hen xahatzera, jin zela.
G: Zergatik Jesüs-Krist hasi da haurzaroan bere odolaren isurtzen?
I: Erakusteko, bere odolaz gure ükhüztera jin zaiküla.
G: Egün hartan zer egin zien orano?
I: Jesüs izena Jinkoaren semiari eman zerien.
G: Jesüs izen honek zer dio?
I: Salbazalia erran nahi dü, eta Jinkoaren semiari eman zaio, zeren gure bekhatietarik idokiten baikütü.
G: Jesüs izenak zer ohore merexi dü?
I: Etzaio aski ohore emaiten ahal, izen handi honen enzüliak oro Paradüsian, lürrian, eta Ifernian belharikatzen direnaz geroz. Philip. ij. v. 10.
G: Gure salbazaliaren zirkonzisioniak zer erakasten derikü?
I: Gure bihotzaren ebakitia, diot nahi gaistoen muztia, güziz gure sendimentien sentherietara dütügün erortokien.
G: Besta hontan zer egin behar da?
I: Daigün urthia oro Jinkoari ohereskatü, eta haur orhoi, haren zerbütxian igaran dezagün.
|