www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

17. igantian

 

HAMEKAGARREN KAPITÜLIA

Espiritü saintiaren kontre diren bekhatiez,
eta beste Jinkoaren aitzinian
oihüz mendekü galtho daudianez

 

        G: Zonbat dira Espiritü saintiaren kontre diren bekhatiak?

        I: Sei: 1. Jinkoaren miserikordiaz etsitia, 2. obra honik gabe salbatü ustia, 3. egia dakianaren ükhatzia, 4. besteren hon espiritualaz bekhaitz izatia, 5. bekhatian ütsü eta gogor egoitia, 6. azkenekoz bekhatü mortalian hilzia penitenziarik egin gabe.

        G: Zonbat dira Jinkoaren aitzinian mendekü oihüz daudian bekhatiak?

        I: Laur: 1. aitzinetik gogoatürik egiten den heriotzia, 2. natüraren kontre egiten den aragizko bekhatia, 3. prauber gaizki egitia, 4. mithil, neskato, eta langiler bere sarien eta bekhülarien ükhatzia, edo bortxatzia.

        G: Zonbat dira arimaren etsaiak?

        I: Hirur: 1. Deebria, 2. aragia, 3. Mündia, zointarik handiena baita aragia; zeren Deebria eta mündia iraiz baititzakegü, bena ez aragia.

 

 

LAUR ÜRHENBÜRIEZ

 

        G: Zonbat dira jentiaren ürhen büriak?

        I: Laur: 1. Hilzia, 2. Jüjamentia, 3. Ifernia, 4. Paradüsia.

        G: Zer da hilzia?

        I: Azken bethiereko arresta, zein Jinkoak emanen baitü jente honen althe, eta gaistoen kontre.

        G: Zonbat jüjamentü gisa da?

        I: Bigatako: bat bederarena, eta güziena.

        G: Noiz date bat bederaren jüjamentia?

        I: Hil bezain sarri.

        G: Noiz date ororena?

        I: Mündiaren ürhenzian.

        G: Zer da Ifernia?

        I: Lürraren zolan sühalamaz bethe den presu bat, gaistuen bethikoz gaztigatzeko.

        G: Zer da Paradüsia?

        I: Zelian ohorez eta ditxa oroz bethe den lekhü bat, bethikoz jente perestien saristatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa