HEREN PARTIA
Andre Dana Mariaren, eta hanitz saintüren bestetako.
Besta hoiez jeneralki
Erretorek urtheko laur tenporakal behin, haurrer katexima haur erran erazi behar derie, onsa ezagüt dezen, bestak zertako diren.
G: Saintien bestak zer deitzen dütügü?
I: Jinkoari ohereskatü diren egünak saintien orhitzarretan.
G: Zoin egünez hoien orhitzarria egiten dügü?
I: Hen hil egünareki haboroetan.
G: Zergatik beraz, Elizak dioan bezala, hura deitzen die hen sor egüna?
I: Zeren hen sortze egiazkoa baita, Zelian sortzia, eta bethi dohatsü izateko.
G: Elizak zergatik manatü dütü honlako bestak?
I: Jinkoaren ohratzeko bere dohatsietan.
G: Nola?
I: Zeren Jinkoak hurak saintü eta dohatsü egin baitütü.
G: Elizak beraz zer gogo dü, dohatsiez orhitzeko manatü dütian bestetan?
I: Her grazia eta gloria eman deritzenez, eskerren Jinkoari ohereskatzia.
G: Zer da dohatsien gloria?
I: Jinkoaren gloria bera, zoin hetara hedatzen baita.
G: Dohatsien besten begiratzetik zer gozo jiten zaikü?
I: Biga handirik.
G: Errazü lehena.
I: Dohatsien orhitzarriaren ohoratzian, her jarraikitera piztü gira.
G: Eta bigarrena?
I: Bere othoitzez ürgazten gütie.
G: Elizak zergatik debozione berhezi bateki andre Dana Mariaren bestak ohoratzen dütü?
I: Zeren honek merexi berhezi bat baitü, eta ihork bestek eztütükian dohañak.
G: Zoin da hetarik handiena?
I: Jinkoaren ama izatia.
G: Horrek zer ditxa derio?
I: Trinitate saintü güziareki algarganatze berhezi bat.
G: Nola Aita bethierekoareki?
I: Semiaz, zoin arteko baitie.
G: Nola Semiareki?
I: Honen ama delakoz.
G: Nola Espiritü Saintiareki?
I: Hargana jin delakoz, haren odol ezinago xahütik Jesüs-Kristen korpitzaren egiteko.
G: Zer beraz sinhetsi behar dügü Birjina honez?
I: Jinkoak haur graziaz bethe diala, bere Semiaren ama egin dianian.
G: Eta zer orano?
I: Haur adelatü diala, haren egongia merexitü baten izateko.
G: Honen othoitzez eztütüzia egürükiteko grazia handiak?
I: Bai: Jinkoak haur haitatü dianaz geroz, honzaz graziaren egiliaren guri emaiteko.
|