www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

8. igantian

 

HOGEI ETA HAMEKAGARREN KAPITÜLIA

Parropia Mezaz,
hur eta ogi benedikatiez,
ohereskiez etainxensatziaz

 

        G: Zergatik Elizak manatü dü eskümüküren penan, hirur igantetarik batez parropia mezaren enzütia; eta hura, beste meza batzien erraiten direnak beno hobe deia?

        I: Bai: zeren ardiek bere artzaña ezagütü behar baitie; orok algarreki hartan Jinkoari Jesüs jaunaz ber sakrifizioa eta othoitziak egin; enzün pronoa, zoin diratian asteko bestak, barurak, eskümükiak, ezkonzen kridak, gañelako ere ikhasi behar direnak zoin hontarzün ezpaitira oro edireiten beste mezetan, hartakoz meza gehiena hobe da.

        G: Zergaitik kristiak apostoliez geroz, hur benedikatiareki zeñhatzen dira othoitzen hatsarrian, eta elizala sar elkhitetan?

        I: Zeren Jinkoa maite badügü hur benedikatiaren berthütiaz bekhatü benialak parkatzen baiterizkü, eta harzaz ohilzen baitügü espiritü gaistoa, gure othoitzetan nahas ezkitzan, eta xarmeriak hausten baitütü.

        G: Zergatik apezak egoizten dü hur benedikatia popüliari, parropia Mezaren hatsarrian egiten dian prozesionian?

        I: Haren orhit eraziteko batheyü saintian bat bederak errezebitü dian graziaz; eta erakusteko, mündüko egitekoak iraizirik, konzenzia xahü bat ükhen behar diala, Mezako sakrifiziotik gozo hartzeko.

 

9. igantian

 

        G: Ogi benedikatia zeren da?

        I: Ogi benedikatia da sakramentü saintiaren üdüri bat, zoñen emaiten Elizan hasi bait ziren, lehen kristiak gibeltü zirenian korpitz saintiaren egün oroz errezebitzetik, zoin hartzen baitzien, baiarzün saintü batetan bizitzeko: bena hauek gero hazkürre saintü hura ützirik; eta nola ezpaitzien gehiago besta handiez baizik errezebitzen: Elizak haien bake honian eta maitez edüki nahiz, ogi benedikatia sakramentü saintiaren lekhütan ezari dü, igante oroz eman zadin kristi orori.

        G: Nola eta zergatik hura ian behar da?

        I: Debotki, eta nahasi gabe beste iatekoeki; eta nola baita hur benedikatia bezala santifikatü Jinkoaren hitzaz eta othoitziaz, badü berthütia gure begiratzeko hanitz gaitzetarik, eta espiritü gaistoen enkontrietarik: hartakoz lehenik ohereskatzen eta benedikatzen da altharian, epistolaren althian.

        G: Zergatik Elizaren hatsarriaz geroz jente perestiek eman dütie ohereskiak?

        I: Zeren Jinkoak debetatü baitzerion Moisari eladin ager eskiak hutsik haren aitziniala, kristiek igante eta besta handiez, parropia Mezan ohereskatzen zütien ogi, mahatsano eta gañelakoak, herrikal nork bere anzo.

        G: Zergatik hori?

        I: 1. Jinkoari aithortzeko, harganik dütügüla hon güziak, eta hen bürzagi ezagützeko. 2. Haren othoitzeko, gure ükhenak benedika eta emenda ditzagün. 3. Jesüs Jaunaren sakrifizioareki batetan errezebi ditzagün. 4. Relijionezko obra baten egiteko. 5. Gure arimen artzañen hobeki haztera helzeko, soberak ere beharrer eman ditzen. 6. Gure izate güziaz Jinkoaren handitarzünari omaje egiten deriogü. 7. Azkenekoz gure ohereskiez ohoratzeko saintien bere bestetan, amorekatik jesüsen indarraz Jinkoa ganik ardiets ditzagien behar dütügün graziak.

        G: Zergatik elizan Jinkoa inxensatzen da, Jesüs Jauna erregez aparizioz khüñan bezala?

        I: Haren khia gora doan bezala, gure othoitziak aingüriez lagüntürik, Jinkoa gana igan behar diala erakusteko, eta hari gure misterioen artian, zor deriogün ohoriaren emaiteko, onhesten dian ürrin honezko sakrifizio batez bezala.

        G: Zergatik orano inxensatzen dira eliza gizonak, eta popülia?

        I: Zeñharatzeko, kristien bizitziak saintü, eta berthüten ürrin honez bethe izan behar diala.

 

aurrekoa hurrengoa