www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

28. igantian

 

HOGEI ETA BATGARREN KAPITÜLIA

Jinkoaren hamar manien enthelega erazitia

 

Exodi 20. Math. 5. v. 19. Marci. 10. 1. Uc. 18

 

        G: Zonbat dira Jinkoaren maniak?

        I: Hamar: Jinko bakhoitz bat adora &c.

        G: Erradazü zeri gogoatü dügün Jinkoaren manü bat bederatan?

        I: Jakin behar da manü batziek erraiten derikiela, zer egin behar dügün; eta bestek zer etzaikün sori.

        G: Zonbat parte dadüzka Jinkoaren lehen maniak?

        I: Biga: lehenian Jinkoak ezagüt eraziten derikü, bera dela gure egiazko Jauna, gük adoratü, zerbütxatü, eta Jinkoatan, bestiak oro ützirik, edüki behar dügüna. Bigarren partian manatzen gütü eztagigüla idolarik, nozpaiko paganoek, eta orano haien goitia zonbaitek bezala.

        G: Nolako ziren idolak, eta zer sinheste zien hetan?

        I: Imajina elibat, erran nahi da gizon, eta emazte bere artian baliotako ükhen zütienen üdüriak ürhez, zilarrez, zurez, harriz eta hanitz beste gaizaz; zoin erhoki eta ütsütüki Jinko edükitzen eta adoratzen baitzütien, eta zoñek ahoetarik minzo baitzaitzen deebriak. Adoratzen ere zien ekhia, argizagia, beste izar elibat; laur elementiak süya airia, hura eta lürra. Orano berak aberetürik hanitz abere künteren üdüriak adoratzen zütien, Ejiptako erresüman Apis idi belzaren üdüria bezala.

        G: Paradüsüko saintien imajinen Elizan edükitia, eta hen aitzinian belharikatzia othoitzen egiteko, lehen manü honen kontre deia?

        I: Ez segür: zeren kristiek badakigü imajina hoiek oihalez, zurez, edo harriz direla, eta hek berek eztiela bere baithan berthüterik ez indarrik, guri honki egiteko: bena nola saintü egiazkoez orhit eraziten, eta iratzartzen baikütie, haien honkiginer iarraikitera, hen üdüriak ohoratzen dütügü, zoin ohore saintietara baitaroagü.

        G: Jinkoak eztianaz geroz korpitzik, nola Trinitateko hirur personen üdüria egin ditake?

        I: Eztirogü Jinkoaren izatia berartan gure korpitzeko begiez ikhus, bena bai hirur personek guri agertzeko, hartü dütien moldiak egin hala nola Aita Daniel profetari agertü baitzaion gizon zahar bat bezala kaideran iarririk; erakusteko haren zühürtziaren eta bethierezko izatiaren: Semia gizon bezala gizon egin denaz geroz. Eta Espiritü Saintia urzo baten moldian hala Jesüs Jaunaren batheyian agertü zelakoz; edo süzko mihi elibaten üdürian, hala Pentekostez apostolietara jin zelakoz. Berhala egiten dira aimgürien üdüriak, agertü diren moldetan.

 

29. igantian

 

        G: Zer da Jinkoaren adoratzia?

        I: Ezagützia, hura dela ororen kreazalia, eta gehiena, osoki ere haren manü pian bizitzia.

        G: Nola behar da Jinkoa maithatü?

        I: Hontarzün, ohore, bizi güziak galzera ützi, lehenago eziz haren manik hauts.

        G: Nor doa manü honen kontre?

        I: Misterio gehienak Paterra, Kredoa eta Jinkoaren maniak eztakitzana: goiz arratsez Jinkoa belhariko othoitzen eztiana, ahal diroalarik. Elizatik berheziak süpertiziosak, azti, eta belhagiliak.

        G: Heretiko eta Elizatik berheziak nola doatza honen kontre?

        I: Fede bat, lege bat, Eliza bat eta Elizako gehien ageri den jabe bat baizik eztelarik, zoin baita Errümeko Aita Saintia; hoiek ükhatürik fediaren eta legiaren bere anzo, eta nahi dien bezala ützülziaz.

        G: Süperstizios, eta aztiek nola edo zertan huts egiten die?

        I: Jinkoak eta haren Elizak ordenatü eta üsatü dütien zeremonia eta erremedioak aski hon ediren gabez eta her ez fidaz, hitz arze elibatez, zetatxükaz, zeñharazükaz, (Etziteiela deebrien lagün izan) bustaurez, zonbait belharrez, edo khandera honenbeste piztüz, eriaren sendotzera, edo gaiza galdien edireitera, zoiñetan sartzen baita deebriaren artezia agerriz, edo ezabaki, beste ordüz harekin norbaitek hitza hartürik: eta gaizak beratzaz eztaidiana , edo Jinkoa ganik indar baten egiteko hartü gabe, natüraz gaintiko gaizen egitera iarten direnak karaktero izkiribatü zonbaitez, edo nola nahi.

 

30. igantian

 

        G: Belhagiliak zer jente dira, eta nola huts egiten die lehen maniaren kontre?

        I: Jente eta espiritü aphal elibat, zoñek dioienaz, arnegatzen baitie bere egiazko Jinkoa, eta batheyü saintian hartü dien fedia eta Jesüs-Kristen legia; aita ama, eta Elizako gaiza güziak: eta gero hartzen die bere Jaun eta bürzagi deebria, adoratzen die, zerbütxatzen, eta hark nahi bezala, bera lagünzen zaiela, egiten dütie gaizki ahalak oro, güziz haurretan, aberetan, eta lürreko frütietan; halatan mündüko jente gaistoenak dira Jinkoaz eta lege oroz erre merexi dienak.

        G: Jinkoaren lehen maniari ogen egiten derieia, paradüsüko saintier edo aingürier othoitzen hurak eta haien errelikiak ohoratzen dütienek ere?

        I: Ez batere: zeren hurak ohoratzen baitütügü, Jinkoak maite eta adiskide dütialakoz: eta nola hon baita mündü hontako jente perestiek batak bestia Jinkoari gomenda dezen bere othoitzez, eta segür ordian eztiela ogen egiten Jesüs Jaunaren kargiari, zoin baita güzien gañeko gure arartegoa. Ageri da, nola saintiek hobeki ezagützen baitütie Zelütik gure galthoak eta beharrak, ürgazten ahal gütiela eta arrerosten behar dütügüna, bethi Iesüsen merexiez.

 

aurrekoa hurrengoa