2. igantian
BIGARREN KAPITÜLIA
Parropia Mezaz
Eta lehenik, pronoaz, aitzineko 9 igantian erranez lekhora
G: Egün honen santifikatzeko eta Jinkoari emaiteko, zer egin behar da?
I: Hontan egin obra onak.
G: Zoin da egün saintü hontan egin beharrago dügüna?
I: Meza saintiaren enzütia.
G: Zoin meza enzütekoago dügü?
I: Nork bere parropiakoa, lehen Elizako maniaren arau.
G: Zergatik hobe da parropia Mezaren enzütia, beste bat beno lehen?
I: Zeren parropia Mezala bilzen baitira lekhüko Jinkoaren haurrak zointan pronoa egiten baita.
G: Zer da pronoa?
I: Pronoak bi gaiza gehien dadüzka.
G: Zoin dira?
I: Lehena da Jinkoaz manatü den othoitzia, Elizako güzien, honen artzain, prinze, eri, desditxatü, eta haur beharretan diren ororentako.
G: Othoitz haur Jinkoari laket zaioia?
I: Bai, güziz algarreki artzañaz eta ardi bildü honez oroz egiten denian.
G: Zoin da pronoaren bigarren parte gehiena?
I: Erretorak honi iarraiki eraziten deritzon argiak.
G: Artzañak bere ardier emaiten deritzen eskolak Jinkoari laketago zaitzoia, eziz atzenak?
I: Bai, zeren arimen haxia egari behar dianarena baitira.
G: Zergatik orano?
I: Zeren haur baita Elizak manatü, eta gehiago, gomendatü diana: hontan ere haren maniak, bestak, barurak, eta beste Jinkoaren zerbütxükoak erakasten baitira.
G: Parropia Mezak badia orano zerbait Jinkoari laketago zaionik?
I: Bai.
G: Eta zergatik; ezteia ber Jesüs-Krist Jauna bardin Meza orotan Jinkoari ohereskatzen??
I: Haur egia da: bena parropia Meza gehiago da, hontara kristi güzien batziaz.
G: Zer dü honek hoberik?
I: Jinkoari algarreki othoitzen eskenzia, arthelin gañen ezari denaren ahoaz.
G: Parropia elizek zer beste hontarzün die?
I: Hoier dira ikhastiaren eta sakrementien üthürriak, non edireiten baitira kateximaren eznia, batheiatzia, krisma eta olio saintiak, eta urthekal Bazkoa egiten.
G: Zer da haboro parropia elizetan?
I: Kristien ehortztia ber ilherrian.
G: Horiek orok zer egiten die kristien batarzünian?
I: Haur da algarreki arrasortzia batheyiaz; ber üthürritik iakin beharren, eta sakramentien hartzia, eta hiletarik pitziaren ügürükitia.
G: Onsa ari deia, nork bere hiriko elizaren edertzeko, zerbait emaiten diana?
I: Bai kristiak hetara ioaitera dei ditzen hobeki, hartakoz hurak xahü, argi, eta althariak eder eta ahalaz ohoratü üdüki behar dütie.
|