12. igantian
ZAZPIGARREN KAPITÜLIA
Exod. 20
G: Erratzü Jinkoaren maniak
I: 1. Jinko bakhoitz bat adora eta maitha ezak gaiza ororen gañetik.
2. Jinkoaren izena jüra eztezala ez beste gaizarik behar gabe.
3. Igantiak begira itzak, Jinkoa zerbütxatzen diala debotki.
4. Aita eta ama ohora itzak lürrian bizi adin lüzazki.
5. Gizon erhaile ez izala obraz, ez boronthatez.
6. Lüxürius ez izala gogoz, ez korpitzez.
7. Besteren hona ebats eztezala, ez dakialarik edüki.
8. Iakile falsü ez izala, ez iagoitik gezürti.
9. Aragiazko obra onhez eztezala, ezkonzez baizik.
10. Besteren honik nahi eztiala edükiteko gaistoki.
G: Zonbat dira Elizako maniak?
I: Zazpi.
G: Erratzü.
I: 1. Igantez Meza enzün ezak, eta besta manatiez debotki.
2. Hire bekhatiak oro kofesa itzak urthian behin gütiena.
3. Ore kreazalia errezebi ezak berantena Bazkoz ümilki.
4. Elizaz manatü bestak begira itzak leialki.
5. Laur tenporak, bijiliak, eta gorozüma barur itzak osoki.
6. Ostiralian, ez neskenegünian eztezala ian aragirik.
7. Tenpora debetatiez eztagiala ezteyik: eta detxema, primiziak paka itzak xüxenki.
|