19. igantian
HAMALAURGARREN KAPITÜLIA
Konfirmazioniaz
Act. 8. v. 14. 15. 16. 17.
G: Zer da Konfirmazionia?
I: Sakramentü bat, zoñek emendatzen baiterikü grazia eta indar Batheyiak eman derizkünak Jesüs-Kristetan dügün sinhestiaren erakusteko, eta kristi osotzen Espiritü saintiaren dohañez.
G: Nola izan behar da, konfirmatü izateko?
I: Kofesatürik graziatan, eta jakin paterra, Abe-Maria, Kredoa, Jinkoaren, eta Elizaren maniak, baita fedezko püntü gehienak.
G: Sakramentü haur gabe salba gitakia?
I: Bai: bena hartzen ahal dialarik, eizten dianak bekhatü handi egiten dü.
G: Nork konfirma diro?
I: Jaun apezküpiak.
G: Zer adin behar da konfirmatü izateko?
I: Zazpi urthe, eta Jinkoa ezagütü.
G: Zer da Konfirmazioniaren materia?
I: Krisma saintia, zoin baita olio balsamoreki nahasia, eta ostegün saintian jaun apezküpiak konsekratia.
G: Olioak zer erakusten dü Konfirmazionian?
I: Haur hedatzen den bezala, Espiritü saintiak isuriz bere graziak arimari emaiten deritzola.
G: Zer erakusten dü balsamoaren ürrin honak?
I: Gure bizitze perestiaren ürrin honez algar eskolatü behar dügüla.
G: Zergatik jaun apezküpiak berekatzen dü konfirmatzen dianaren belarra?
I: Erakusteko: haur nola baita korpitzaren eretze gorena, eta non ageri baitira beldürraren eta ahalkiaren zeñhariak, Jesüs-Kristen fedia goraki lotsa gabe haren etsai gaistoenen aitzinian aithortü behar dügüla.
G: Zergatik jaun apezküpiak konfirmatiari emaiten derio maxelan eskü khaldi bat?
I: Orhit dadin, adelatürik egon behar diala, gaizki eta desditxa ororen Jinkoaren amorekatik egarteko.
G: Zonbatetan ihor konfirma daite?
I: Ez behin baizik: ez eta batheia, ez ordena; zeren hirur sakramentü hoiek karaktero eta zeñhare espiritual gal eztizakian bedera, arimari eretxekiten baiteritze.
|