SEIGARREN KAPITÜLIA
Zeliala eroan izanaz. Agorrilaren 15.
Aitzineko igantian erran behar da
G: Zoin besta dükegü daigün egün?
I: Birjina saintaren hilzia, eta zelialatzia.
G: Eliza saintak zer kantatzen dü hartzaz?
I: Egün hortan aingüriak beno gorago hura altxatü izan zela, eta Paradüsia oro boztarioz bethe ziala.
G: Hortzaz jakinsü saintiek zer sinheste die?
I: Haur korpitz eta arimatan gloriala igan dela.
G: Zer orano?
I: Hanitz elizatako libürü zaharretan irakurten dügü, egün hortan haur hil delarik, herioak ezin goithü ziala.
G: Nola boroga daite sinheste hori?
I: Zeren Jesüs-Kristek arrapiztü denian, hanitz saintü arrapiztü baitütü, zoin ohorez bereki Zelialat eroan baitütü; eta sinhesteko baita, eztiala gütiago egin bere ama saintarentako.
G: Bena zer sinhesteko da güziz Birjina saintaz?
I: Bere semiaren hitzaren arau, haur hain goratü izan dela, nola bere büria beheratü baitzian berthütez.
G: Zergatik da besta hortako prozesionia?
I: Franziako erregen debozione bat da, luis hamirurgarrenak hasia, zointan berak, eta bere erresüma Birjina saintaren gomendü berhezian ezarten baitütie.
G: Horren othoitzetarik hanitz egürükiteko deia?
I: Ihor honez düda daitia.
G: Honek zer galthatzen dü gehienki bere peretxa zaletarik?
I: Haren berthüter jarraiki ditian, güziz haren xahütarzünari eta hümilitatiari.
|