www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

34. igantian

 

HOGEI ETA BOSTGARREN KAPITÜLIA

Bostgarren maniaz

 

        G: Bostgarren maniak zer nahi dü?

        I: Gizon erhaile ez izala &c.

        G: Jinkoak manü honzaz eztia debetatzen korpitzaren erhaitia baizik?

        I: Honez ere debetatzen dü heriotze espirituala, zoin egiten baita bekhatiala aholkatziaz.

        G: Nola hausten da manü haur?

        I: 1. Jinkoaz etsitürik bere bürian erhaitiaz, edo bere biziaren labürziaz zonbait gaizki egitez.

        2. Berartzaz, edo bestez lagünaren popatziaz edo hari gaizki egitiaz.

        3. Alkhar hastio ükheitiaz, bilhakaz, edo güdükaz.

        4. Bere etsaieki baketü nahi gabiaz.

        G: Nola begira daite manü haur?

        I: Onsa nahi, eta egin güzier, baita gure etsaier, Jinkoari hala laket zaiolakoz.

        G: Gure etsaier arras parkatü behar deriegia; elizatia aski haier gaizkirik ez egin nahia?

        I: Zinez parkatü behar deriegü, Jinkoak gihauri parka dizagün; gehiago ere honki egin behar deriegü, haieki minzatü, salütatü, eta haier begi honez so egin.

        G: Nork behar dü etsaiaren ondoan ebili baketzeko?

        I: Gaizki egin diala, bere baithan borogatzen dianak.

 

aurrekoa hurrengoa