ZAZPIGARREN KAPITÜLIA
Andre Dana Mariaren presentatziaz. Azaroaren 21
G: Eliza saintak zer orhit eraziten derikü Birjina saintaren Presentazionian?
I: Ekhia jaikiten den herritik aspaldian jin zaikün sinheste hona.
G: Horrek zer dadüka?
I: Maria dohatsia haurzaroan Jinkoari oherskatü izan zaiola, eta eskentü bere Eliza saintan.
G: Züzeneki hori sinhesteko deia?
I: Birjina sainta ohoratzen dütien gaizak oro ihiki sinhetsi behar dira fediari ogen egiten ezpaderie.
G: Bena zer da segürik?
I: Egiaz Birjina sainta haurzarotik berheziki Jinkoari ohereskatü izan zaiola, eta bethi hazi haren hegalpetan.
G: Zertan üdüri zen haur Eliza?
I: Zeren haur baiten Eliza bizi bat, non Jinkoaren semiak egon behar baitzian.
G: Zer ikhasteko dügü besta hontarik?
I: Haurzarotik gure bürien bethi Jinkoari eskenzia bere Eliza saintan.
G: Nola merexitüren dügü ohore hori?
I: Othoitziaz, xahütarzünaz, eta zühürtziaz.
|