13. igantian
HAMEKAGARREN KAPITÜLIA
Pasioniaren igantian, Erramü Bestako
G: Zer besta dügü elizan daigün igantian?
I: Erramü.
G: Zergatik daigün igantia deitzen die Erramü?
I: Egün hortan egiten den prozesionia gatik zointan batbederak erramü adiska bat eskian baitadüka.
G: Prozesione hori zergatik egiten da?
I: Orhitzeko Jesüs Jaunaren Jerüsalemera ohorez sartziaz, bere herio Pasioniaren sei aitzineko egünian.
G: Gure salbazaliaren hilzerakoan ohoratze honek zer zeñharatzen dü?
I: Bere hilziaz Deebria, Mündia eta aragia goithüren zütiala, eta Paradüsia idekiren zeriküla.
G: Jesüs Jaunari nor elkhi zaion aitziniala?
I: Jente xehiak eta haurrak.
G: Zergatik?
I: Zeren arima eme eta xahien laidorioak maite baitütü.
G: Nolaz Jerüsalemeko handiak eta lege zaharreko gehienak etzaitzon elkhi bidiala?
I: Hen ürgüilliak etzian merexi parte ükheitia Jesüs Jaunaren ohore egün hartan.
G: Zer beraz egin behar da hartara parte ükheiteko?
I: Hura bezala eme izan, eta bihotza beheratü.
G: Zergatik Jesüs hara sarthü zen asto baten gañen?
I: Profezien egiati hel eraziteko; eta guri gal eraziteko gora izan nahiaren.
|