3. igantian
HIRURGARREN KAPITÜLIA
Inkarnazioniaz
G: Hirur personetarik zoin gügatik gizon egin da?
I: Jinko semia.
G: Zer erran nahi da gizon egin dela?
I: Gük bezala korpitz eta arima baten hartzia.
G: Non hartü dütü korpitz eta arima?
I: Maria Birjina saintaren sabel sakratian.
G: Nola hartü dütü?
I: Espiritü saintiaren obraz, zoñek haren korpitza egin baitü birjinaren odol xahienetik.
G: Zonbat natüraleza dira Jesüs-Kristen?
I: Biga: Jinkoarena, eta gizonarena.
G: Jesüs-Krist bi natüralezetan persona bat deia, ala biga?
I: Persona bakhoitz bat da.
G: Zoin egünez Jesüs-Krist konzebitü izan da?
I: Andre Santa Maria martxokoan.
G: Zoin egünez sorthü da?
I: Egüberri bezpera gaiherditan, zoñen orhitzarretan Elizak ordian hanbat alageranzia egiten baitü.
G: Non sorthü da?
I: Betleemeko hirian barrüki batetan, lekhürik bestetan ezin ükhenez.
G: Josef saintia Jesüs-Kristen aita deia?
I: Ez: honek eztü gizon bezala aitarik.
G: Zergatik beraz Joseph deithü da Jesüsen aita?
I: Ama Birjnaren senhar bezala, hazi eta errekeitatü dialakoz.
4. igantian
G: Maria sainta bethi Birjina izan deia?
I: Bai Jesüsez erdi beno lehen, ordian, eta geroz.
G: Noiz eman zaion Jesüs izena?
I: Zirkonzisioniaren egünian, sorthü zenetik zortzigarrenian, zoin deitzen baitügü urthatse.
G: Nork eman derio Jesüs izena?
I: Aita bethierekoak Gabriel Arkanjeliaz.
G: Zergatik deithü da Jesüs?
I: Zeren Jesüs hitza salbazalia erran nahi baita.
G: Zonbat urthez Jesüs-Krist lürrian bizi izan da?
I: Hogei eta hamahirur urthez, eta hirur hilabetez.
G: Norgatik hil da?
I: Gure arrerosteko.
G: Nori ginen bahitü?
I: Debriari.
G: Zergatik?
I: Adam mündüko lehen gizonaren bekhatia gatik.
G: Zer herioz hil da Jesüs-Krist?
I: Iüdien kürütxiaren pena laidogarriaz, Kalbarioko mendian Ierüsalemeko hiri saihetsian.
G: Iesüs Jinko bezala hil deia?
I: Etzitian hil Jinko bezala bena gizon bezala hil da?
5. igantian
G: Noiz hil da Iesüs?
I: Ostirale saintian.
G: Hil ondoan norat ioan zen Iesüsen arima?
I: Linboetara; anhartio hil zirenen, arima honen hantik idokitera, zoin lürpe hartan haren aidürü baitzaudian.
G: Zoin egünez Iesüs-krist hiletarik piztü zen?
I: Bazkoz.
G: Zonbat egün da Iesüs lürrian piztüz geroz?
I: Berrogei egün.
G: Zoin egünez igan da Zelietrat?
I: Jondane Salbatorez korpitz eta arimatan.
G: Zelian bere aitaren aldesküñian delarik Jesüs-Krist, badeia bestetan ere?
I: Bai Jinko bezala orotan. Jinko eta gizon bezala Zelian, eta althareko Sakramentü saintian gure amorekatik.
6. igantian
G: Jesüs berriz jinen deia agerriz mündü hontara?
I: Bai jüje bezala.
G: Zer diferntzia date haren lehen, eta bigarren jitiaren artian?
I: Lehenian jin da bekhatorer miserikordia egitera, eta azkenian jinen da jüstizia egitera josafateko ordokiala.
G: Nori eginen dü jüstizia?
I: Gaistoer, zoin egotziren baitütü sü bethierekoala, gaztigatzeko bere merexien arau.
G: Zer eginen dü honer?
I: Beregana hartüren dütü, eta bethidanik adelatü derien, bere Erresümaz goza eraziren.
G: Bada beraz beste bizitze bat hontarik landan?
I: Bai jente hilak oro piztüren dira, zeren gure arima hil eztaitianak, arrahartüren baitü bere korpitza, hareki bethikoz saristatü, edo gaztigatü izateko mündü hontan hareki egin dütükian onsa, edo gaizkiez: hala honak paradüsian dirate, eta gaistoak ifernian.
G: Zergatik Iesüs Zelietrat igan da?
I: Guri paradüsiaren idekiteko, eta bere apostolier Espiritü saintiaren igorteko.
G: Zoin egünez igorri derie Espiritü saintia Apostolier?
I: Pentekostez.
G: Jesüs Iaunak eztia eman bere Espiritü Saintia apostolier baizik?
I: Baita bere Eliza saintari ere.
|