36. igantian
HOGEI ETA ZAZPIGARREN KAPITÜLIA
Zazpigarren maniaz
G: Zazpigarren maniak zer nahi dü?
I: Besteren hona ebats eztezala &c.
G: Sori deia haurrer bere aita amer ebastia?
I: Ez hori bekhatü handi da, güziz gaizki irailteko, eta behar eztirenetako ixilik hartzen baderie.
G: Gaizki hartia bühürtü behar deia?
I: Bai auher da hartzaz kofesatzia, gaiza eroana osoki, edo eskietan ezpada, haren balioa bühürtzen ezpada.
G: Ebatsia ihork bühür ezpadiro, zer egin behar dü?
I: Haren ützültzeko ahal dezanian gütiena gogo hartü behar dü, eta hara helzeko bildü zerbait egünkal.
G: Nori bühürtü behar da?
I: Ebats zaionari ezagütü bada, edo haren ageri diren züzen düner, bestela gaizaren bürzagiarentako eman amoinatan, edo harentako.
Jinkoari othoitz eragiteko.
G: Noiz bühürtü behar da?
I: Ahalik sarriena, ahalaz ere kofestaü beno lehen.
G: Nork hausten die manü haur?
I: 1. Besteren hona züzen gabe, eta hark nahi gabe hartzen dienek.
2. Berhala hura gordatzen, edo bortxatzen dienek.
3. Edirena bühürtü eztienek; Elizatik, edo merkhatütik erran eraziten eztienek, haren bürzagiaren ager eraziteko.
4. Lükhürariek.
5. Izari txipiegiz, gaistoa honaren, edo kharioegi gaizak salzen dütienek, eta güthün falsü egilek.
G: Bekhatü hontara ez erorteko, zer egin behar da?
I: 1. Jinkoak eman derikünarekin igaran.
2. Bestiak gihaur bezain onsa ikhusi nahi.
3. Gogoa eman, ohoinkeria oroz kontü hersi bat eman behar dela, eta eztaitiala ihor ioan Paradüsialat besteren honareki.
|