12. igantian
HAMARGARREN KAPITÜLIA
Gorozümako lehen igantian Iesüs-Krist erakutsi behar desertian: edo Ninibako hiriaren barura eta dolia
G: Gorozüma nontik da?
I: Apostoliek haur hatsarretik manatü die.
G: Zergatik?
I: Semiaren bizitziaren bereberki ohoratzeko, zoin barurtü baitzen desertian berrogei egünez.
G: Zergatik orano?
I: Gure bekhatiez penitenzia egiteko barurez eta bezte gaztigiez.
G: Zergatik orano?
I: Gure zalbazaliaren herio pasioniaren hobeki ohoratzeko, eta Bazko bestetara adelatzeko.
G: Elizak zertara eroan nahi gütü Gorozümaren baruraz?
I: Egiazko baruriala, eta gaitzetarik gibelziala.
G: Zoin da haur?
I: Bekhatiari ihes egitia.
G: Zeri orano?
I: Jokü, tenpora galze, eta solaz debetatier.
G: Elizaren gogoan Gorozümaren onsa igaraiteko, zer beraz egin behar da?
I: Jan edanak, loa, eta solazak hertü; hobeki Jinkoaren othoitzeko.
G: Kristiek nola igaraiteko die Gorozüma?
I: Barur, othoitz, eta jente beharrer, beste ordiez beno gehiago honki geiten; lagün saldoer ihesi; gure ogenen ezagütziaz ahalketürik, zoñek hil erazi baitie Jesüs Jauna.
G: Barurtzera zoin dira bortxatü?
I: Hogei eta bat urthiak igaran dütienak oro, egiten ahal badie.
G: Hel eztitakianak barurtzera, arras igaran ditakia mortifikatü gabe?
I: Ez: eta ahalaz sarthü behar die Elizaren gogoan, zerbait berer hertzen diela.
G: Zergatik Gorozüman kürütxia, imajinak, eta althariak estaltzen dira?
I: Dolü eta penitenzia zeñharetan.
G: Kristiak beraz zer sendimentü ükhen behar dü Gorozüman?
I: Bihotz uruski, hasperen saintü, zinezko penitenzia bat: baita Jinkoaren hitzari behatü sinheste oso bateki.
G: Zer orano?
I: Ofizio saintietara joan, eta hetan Elizareki hasperen egin ixilik.
G: Eta zer orano?
I: Batbedera adela onsa kofesatzera ordü honez, egon gabe berant, eta Bazkozko lehietrano.
|