3. igantian
HIRURGARREN KAPITÜLIA
Jesüs-Krist gure Jaunaren bestez, eta Elizaz haren misterio erakasten derizkünez.
Abentüko lehen igantiaren aitzinian erraiteko
G: Zoin da daigün igantia?
I: Abentüko lehen igantia.
G: Zer deitzen düzü Abentia?
I: Tenpora, zointan Eliza orhitzen baita Jesüs Jaun ügürükiaren mündü hontara jitiaz.
G: Tenpora saintü hontan zer darabila gogoan?
I: Gure aitzinekoen nahiak, zoñek hasperenez galthatzen baitzien mesia jin ladin.
G: Zer deitzen düzü Mesia?
I: Krist, edo Jaunaz berekatia, zoin sakratü baitü bere jinkotarzünaren barneko indarraz.
G: Elizak zer dü gehiago gogoan Jesüs-Kristen jiten gañen?
I: Orano jondane Johane Batistaren predikatzia, zoñez bidiak adelatzen baiteritzo.
G: Nola bidia adelatzen derio?
I: Penitenziaz.
G: Elizak ezkütia ere gure salbazaliaren azken jitiaz orhit eraziten?
I: Bai, ordian jinen da bizien eta hilen jüjatzera.
G: Zergatik mintzo da bigarren jingei honzaz?
I: Amorekatik, haren lehen jitiak zühürtzen ezpagütü, zointan Jesüsek grazia ekharten baiterikü; beldür giren haren jüstizia boroga eraziren derikünaren.
G: Jinkoaren jüstizia garratzaren lotseriak zertara eroan behar gütü?
I: Haren saintüki maithatzera.
G: Zer ikhasi behar dügü eskola hontarik?
I: Jesüs-Kristen nahi ükheitia, eta honi penitenziaz bihotzen adelatzia.
|