14. igantian
BEDERATZÜGARREN KAPITÜLIA
Espiritü Saintiaren dohañez, eta beste berthütez
G: Zonbat dira Espiritü Saintiaren dohañak?
I: Zazpi: 1. Zühürtzia. 2. Enthelegia. 3. Jakitia. 4. Debozionia. 5. Aholkia. 6. Indarra. 7. Jinkoaren beldürra.
G: Zonbat dira obra miserikordiazkoak?
I: Hamalaur: zazpi arimari honkiten direnak eta beste zazpi korpitzari.
G: Zoin dira arimakoak?
I: 1. Eztakiener erakastia. 2. Ogendünen gaztigatzia. 3. Beharren honiala aholkatzia. 4. Penatien konsolatzia. 5. Gaizkien emeki egartia. 6. Ogen egiten derikiener parkatzia. 7. Bizi eta hilen, gure etsaientako ere Jinkoari othoitz egitia.
G: Zoin dira korpitzekoak?
I: 1. Gose direner iatera emaitia. 2. Egarri direner edatera. 3. Bilaizien beztitzia. 4. Eri eta personaren ürgaztia. 5. Senthoralen etxera hartzia. 6. Kaptiboen arrerostia. 7. Hilen ehortzia.
G: Zonbat dira hobe iateko aholkü saintiak?
I: Hirur: 1. Bere gogozko bagezia. 2. Bethiereko karitatia. 3. Sori diren gaiza orotan sinhestia.
G: Nor gertha daite dohatsü?
I: Zortzi jente gisa: 1. bere nahiz praube direnak, 2. eme direnak, 3. bere bekhatiez nigar egiliak, 4. züzen egiliak, 5. miserikordia egiliak, 6. bihotzez xahü direnak, 7. bakezkoak, 8. eginbidia gatik egarliak.
|