www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

12. igantian

 

HOGEI ETA HAMALAURGARREN KAPITÜLIA

Egünkal kristiak egin behar dütianez

 

        G: Kristiak goizan zer egin behar dü?

        I: 1. Iratzarri den bezain sarri zeñhatü behar dü, eta erran ene Jinko hona emaiten derizüt ene bihotza.

        2. Jaiki eta beztitü bezain sarri, kürütxe, edo saintü baten imajinaren aitzinian, hur benedikatiareki zeñhatürik etxeko gehienak edo aldizka, belhariko erran behar dü etxeko güzieki ahalaz goizanko othoitzia.

        1. Ene Jinkoa, sinhesten dizüt osoki, heben eta lekhü orotan zirela.

        2. Ezagütze zütüt ene Jaun gehien, eta adoratzen saintü orok bezala.

        3. Maite zütüt ene bihotz oroz, Jesü-Krist gure jaunaz.

        4. Ene Jinkoa esker derizüt igaran gaian eta ene bizi orotan eman deriztadatzün hon oroz.

        5. Dolü dizüt, zeren orotako hobena zirelarik ogen egin baiterizüt; hastio zitizüt bekhatiala deitzen, edo eror eraziten naien gaizak oro: eta bihotzetik hitz derizüt, zure graziaren indarrarekin etzütüdala gehiago khexa eraziren: bekhatü egin oroz kofesatüren nüzü ahalik sarriena, hetzaz penitenzia egiteko.

        6. Ene Jinkoa, egünko ene gogo, hitz eta lan güziak emaiten deritzüt; idazü laket bazaizü zure benedikzione saintia; zure iüstiziari arrazo egiteko, eskentzen derizüt eta hartzen gogo honez; egün heltüren zaiztadan galziak eta damiak oro.

        7. Othoitzen zütüt didazün indar, egün ogenik eztizazüdan egin; bena zure gogara orotan bizi nadin.

        8. Gure aita Zelietan zirena &c.

        Salütatzen zütüt &c.

        Sinhesten düt Jinko aita &c.

        9. Saintü dohatsü ene izenekoa! zoñek Jinkoaren saihetsian paradüsian dadükazün eretzetik, ene izate güzia ezagützen baitüzü behar dütüdan graziak oro ardiets othoi: ene arimaren etsaiak oro gibel erazi, lürrian ere hain onsa zure honkiginak, eta bizitze saintia egizü, iarraik ditzadan, gero hil ondoan Jinkoa laida ahal dezadan bethierekoz zureki Zelian.

        10. Espiritü ene xüxen ibil eraziteko, Jinkoaz eman zaiztadan aingürü hona ene espiritiaz eta bihotzaz egin behar dütüdanak oro erakats itzatazü fediaz eta karitatiaz, Jesüs-Krist gure Jaunaren merexiez bizi eta hil nadin Jinkoaren grazian.

        11. Ene Jinko ona, gure aitzineko hilen arima honak oro zure miserikordiak othoi bake bethierekoaz goza erazi ditzala hala biz.

 

aurrekoa hurrengoa