ZORTZIGARREN KAPITÜLIA
Elizaren sagarazioniaz
G: Elizaz zergatik hain ohoratüki sagaratzen dira?
I: Guri peretxü handi baten emaiteko lekhü saintientako.
G: Zergatik orano?
I: Zeren Eliza harriz eta zurez eginak, egiazko Elizaren, diot dohatsien algarreki egoitiaren üdüri elibat baitira.
G: Nola?
I: Zeren Eliza baita egiazko eretza, non Jinkoa baitago, eta lekhü haur kristiez, harri biziez bezala eginik baita.
G: Urthe kal zergatik berritzen da elizaren sagarazioniaren orhitzarria?
I: Kristien bihotzetan lekhü saintien eta hetan egün oroz egiten diren misterioen peretxiaren berritzeko.
G: Zergatik orano?
I: Amorekatik kristi bat bederak berri dezan egün saintiaren orhitzia, zointan Jinkoari eman izan baitzaio.
G: Zoin egunez Jinkoari eman izan gitzaitzo?
I: Batheyükoan, zointan Aitaren Semiaren, eta Espiritü Saintiaren egongia biziak gerthatü baikira.
G: Egün hareki zer egin behar dügü?
I: Batheyüko hitzemanak berritü arzara zin egin Jinkoatan sinheste oso bat dükegüla; mündüko plazer itzal baizik eztirener ihes eginen dügüla, baita espiritü gaistoaren egiter, eta zekürü nahasi honi.
|