www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa  

JUPITER
 

        Mundua kreatu eta oraino aberastasunak edo ontasunak partitu baino lehen, huna zer gerthatu zen. Orduan ere baziren orai bezala handi nahiak. Joan ziren xapeldunak Jupiter kreatzaileaganat galde baten hari egitera:

        —Uros nahi ginuke izan, jauna, munduan. Badakigu urhiak egiten duela munduko zoriona. Beraz iguzu aberastasuna.

        Jupiterrek amodio onez aditzen du galde hori eta ematen diozkate aberastasunak. Jaun horiek itzuli ziren bozkalentziarekin. Heien ondotik, esperantza handiz betheak bertze gizon batzu, diote zirela fraideak eta aphezak; joan ziren hek ere Jupiterrengana fagore eske eta galde zioten bertzek bezala aberastasuna mundu huntako zoriontzat, bainan urhiaren enplegua jadanik egin baitzen Jainkoak ihardetsi zioten:

        —Aberastasunak edo urhiak emanak ditut xapelduner.

        Orduan gizon, fraide edo aphez horiek erran zioten:

        —Hola denaz geroz, pazientzia!

        —Emaiten dautzuet pazientzia, dio Jupiterrek.

        Hitz horiek aditu eta itzuli ziren beren tokietarat.

        [Geroago doatzi beste gizon batzu ponetetan edo laborariak.] Galde bera egiten diote hek ere Jainkoari:

        —Zuek galdegiten dazkidatzuenak emanak ditut.

        —Zer eginen dugu beraz? Pazientzia!

        —Hura ere emana dut aphezer eta fraider.

        —Kaka beraz guretzat, Jauna?

        —Emana zaitzue. Jaunak, kaka!

        Orduz geroz ikhusten dire xapeldunak aisean, aphezak eta fraideak pazientzian eta bonetdun laborari gaixoak kakaren erdian.

 

(Julien Olhaso
Errient Bidarrain)

aurrekoa