www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

ESKOLIA GAZTEA
 

        Behin batez bazien jaun andre batzu. Bazuten seme bat eta aita zuen untzietako kapitaina eta seme hura bethi egortzen zuen bere amak eskola hartzerat. Aita arribatzen zenian galdetzen zioen bere semiari heia hainitz ikasi zuen eskolan. Amak errepusta:

        —Ez gauza handirik.

        Eta oraino bere aita partitzen da untzietan. Bigarren aldian ethorri zenian:

        —Ene haurra zer ikhasi duzu eskolan?

        Haurrak jeus errepustarik. Bere amari galdetzen dio ez duen fitsik ikhasten. Kapitaina badoha haren nausiari galdetzerat heia haren semeak ez zuen jeus ikhasten. Ihardesten dio:

        —Fitsik ez dut posible horri buruan sar araztea.

        Eta arribatzen da seme hura. Bere aitak kusian galdez heia zer ikhasi duen eskolan:

        —Hori, aita: xori kanta.

        —A ene semea, xori kanta! Xori kanta! Zato, zato enekin untzian.

        Eta ereman zuen. Bidian bazohazilarik heldu zaiote untziaren muturrerat xori bat kantuz ttirrittitti.

        —Ene semea, zato ja, zato ja, kapitain eskola hartzeko partez ikhasi baituzu xori kanta, orai badakizu horrek zer kantatzen duen.

        —Bai aita, orai zure azpiko naizela, bainan oraino zu izanen zarela ene azpiko.

        Zer iten du kapitain harek? Hartzen du barrika bat, khentzen dio burua eta ematen du bere semea haren barnian.

        Barrika tapatu eta botatzen du urerat eta tirain kolpe batek botatu zuen itsaso bazter baterat.

        Errege bat gerthatzen da itsaso hegian eta atzematen du barrika bat. Badoha gizon batzuen bilha. Hasten die hautsi nahiz eta mutiko harek barnetik:

        —Pulliki! Pulliki ee! Jende biziak badie barne huntan.

        Bere barrika idekitzen dute eta mutiko hura handik atheratzen da. Errege harek erematen du bere etxerat eta esposatu zen errege haren alabarekin. Eta egun batez mutiko haren aita kapitainaren untzia hartzen du haize borthitz batek. Kapitain hura orduan tirain korte batek botatu zuen itsaso bazterrerat.

        Badoha errege haren etxerat eta ikhusten du bere semea. Semeak aita ezagutu zuen kusian, bainan aitak bere semea ez zuen batere ezagutu. Bere semearen mutil zagoen. Egun batez erraten dio:

        —Ezagutzen nauzu, ni nor naizen?

        —Ez jauna!

        —Ni naiz zure seme hulako hura, halako orduan urerat barrikan botatu ninduzuna.

        Eta aita semeak elgarrekin bizi izatu zien.

 

aurrekoa hurrengoa