www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

LAMINA
 

        Behin batez bazien jaun andre batzuek eta andrea haritzen zen arratsetan iruten. Eta ethortzen zitzaion emazteki lamina bat eta etzitaken nihondik kasa. Eta ematen zion arrats guziez xingarra jaterat. Et azkenekotz arras unatua zen emazteki hura bere laminarekin.

        Egun batez erraten dio bere senarrari ez zezakela nihundik buru bere lamina, eta nahi zuen egorri. Eta haren jaunak pentsatzen du behar dela bere andriaren arropez beztitu emaztekia balitz bezala. Eta iten du.

        Haren andrea oherat gaten da eta gizon hura bera sukhaldian gelditzen da eta usaian bezala heldu zaio bere lamina. Hari zen iruten. Laminak egiten dio:

        —Agur andre.

        —Bai zuri ere, lamina. Jar zaite.

        —Lehen xirinxirin haritzen zinen, bainan orai firgalu fargala hari zare.

        Gizonak ihardesten dio:

        —Bai, orai unatua naiz.

        Nola haren emazteak ematen baitzion xingarra jaterat, gizonak ofreitzen dio:

        —Nahi duzu orai afaldu?

        —Bai, nahi baduzu, laminak ihardesten dio.

        Ematen du padera suan xingar puska batekin. Irakitzen hari zelarik, gorri gorria ina, botatzen dio laminari bisaiaren erdirat. Hasten da lamina gaixo hura nigarrez deihadarka. Heldu zaizko hogoi ta hamar bat lagun. Galdetzen diote:

        —Nork zer egin daun?

        Errepusta:

        —Ni neuk nee burua.

        —Hik hire buruari in badion, atxikan!

        Partitzen die lamina guziak eta ez zen etxe hartarat ethortzen gehiago laminarik.

        Jaun andre hek aintzinean hain ungi zienak, gero, lamina hek ganez geroztik etxe harek baatxe baatxe jo zuen errekarat, eta jaun andre hek miserian baizik izatu zien.

        Ungi bizi bazien, ungi hil zien.

 

aurrekoa hurrengoa