www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

GEZURRA ETA EGIA
 

        Behin batez bazen emazte bat ezkondua, alargundua eta berriz ezkondua. Egun batez bere senarra lanian duelarik heldu zaio gizon bat eta erraten dio nundik heldu den. Ematen dio errepusta:

        —Bertze mundutik.

        —Ba ahal dakizu Pierren berririk?

        Erraten dio ontsa dela bainan oinetako eta arropaz, miseriaxkan dela, eta ez duela posible erostea pipatzeko belarra.

        Emazte harek berehala:

        —Nahi diozu senarrari sos eta zerbeit arropa ereman?

        —Bai.

        Azkenian ematen diotza. Gizona partitzen da lorietan, bere paketa eskuan eta bere sosekin. Heldu zaio emazteki hari bere senarra eta erraten dio:

        —Joanes! ez dakizu bada berri? Pierren berriak baditut.

        —Zer derasazu emaztekia! Zer eman diozu? Paketa ttiki bat eskuan ikusi dut juaixtian gizon bat hor pasatzen.

        Hartzen du bere zaldia establiatik eta badoha tarrapataka.

        Gizon hura bere paketa aldean, jarririk zagoelarik, aditzen du zaldi harrabotsa eta berehala bere paketa botatzen du bazterrera. Arribatzen da zaldizko hura han eta erraten dio:

        —Ikhusi duzu gizon bat paketa bat eskuan hemen pasatzen?

        —Bai, zuen aldean gan da. Oianpe hortan sartu da.

        Erraten dio:

        —Nahi nauzu zaldi hau gardatu istan bat?

        Erraten dio baietz. Eta badoha gizon hura bere zaldia utzi eta, oihanaren bilatzerat. Bertze brigantak hartzen du bere paketa eta igotzen da zaldia gainerat. Partitzen da.

        Bertze gizon gaizo hura heldu da bere ustez. Ethorri bainan ez zaldirik, ez paketarik. Koleran partitzen da bere etxerat. Erraten dio bere emazteari:

        —A! Zure paketa eta diruak eraman dituen gizon hari eman diot zaldia lehen bai lehen zeruan sartzeko.

 

aurrekoa hurrengoa