www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

OTSOA ETA ASTOA
 

        Asko munduan bezala bazen asto bat. Bazuan kargatua, erreka batean, Nafarraz. Badakizube astoak izitzen direla hañitz otsoez, zeren otsoek hañitz maite beitute astoaren aragia. Bazualarik hala ikhusten du urrundik heldu dela otso bat. Ezin gorde ziteken nihon. Heldu da otsoa eta erraten dio astoak:

        —Agur, agur otso jauna. Baldin egarri bahaiz, badiat Nafar ona edateko.

        —Ez nuk ez egarri

           bañian ba gose arrigarri

           gaurko nere janari

           hire buru bearri.

        —Otso jauna, baldin aski ona izaten bahaiz, meza baten entzuterat uzteko!

        Erraten dio baietz. Badoha beraz gure astoa elizarat. Sartu eta bere zangoekin zarratzen du elizako athea barnetik eta han badago trankil. Otsoak berantetsi eta erraten:

        —Ai ai! Hau mezaren luzia! Iduri du Erramuko eguna.

        Astoak erraten dio:

        —Otso zaharraren gazia

           hartzak pazientzia

           ni aingeruekin nihagok eta badiat gaurko bizia.

        —Ai ai asto txarra mukitsu

           sobera sobera dakizu.

           Berritz enekin ematen bazare mezarikan entzunen ez duzu.

        Astoak erraten dio:

        —Alagaien artalde

           xakurrik ere ez dute

           harat gaten balin bazare zikiro parea zinduke.

        Otsoak etsitu eta gan behar izan zuen astoak erran artalderat. Ikhusi zuenian astoak gan zela, atheratu zen elizatik eta gan bere etxerat eta ungi kontu eman ez gehiago hurbiltzia otso tokietarik.

 

aurrekoa hurrengoa