www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

TARTARO

 

        Nausia ez bazen kontent mutillaz eta egortzen bazuen, huntasun guziak mutillarentzat. Nausiak egortzen du zazpi xerrirekin oihanerat, deus jatekorikan gabe. Mutillak erraten:

        —Zer jan behar dut? Arrixkak?

        Nausiak erraten dio:

        —Nahi duzuna.

        Eta badoha. Bazuten emana ximinei ganean telletetan gaitzeru bat heltzaur idortzen. Gure mutillak hartzen ditu hekiek eta erematen berekin. Oihanerat arribatu denian Tartaro heldu zaio eta erraten dio:

        —Non habilla eta zer ari haiz? Xerri gardan egoki?

        Heltzaur bat hartzen du eta agorat eman eta austen du eta erraten dio:

        —Giristino ezur jaten.

        Tartaruak erraten dio:

        —Ez duk hemen leihorrik eta tana nere etxerat. Han afalduko haiz eta izanen duk ogia.

        Erraten dio mutillak baietz. Gan direnian Tartaruak ematen du idi azpi bat suan. Erraten dio gure mutikoak:

        —Zer apetitua dukan! Eta nik gutiago janez hik bezinbat indar.

        —Gero ikhusiko diagu hori.

        —Gure mutillak jan ahala jan eta uzten du Tartarua akabatzen eta erraten dio ogerat duala.

        [Mutikoa ogerat dualarik Tartaro zutik dago eta mutikoa ogeperat dua. Hiru gorputz hatzematen ditu. Bat ogean ematen du pipa agoan —zazpi kintaleko palenka—.

        Tartarok hila jo zuenean oihu egin zuen, hiltzeradino joa izan balitz bezala.

        Biharamunian Tartaroa ikusten du. Hila zela uste zuen.

        —Haskaria prest dago? Gau hontan zimitzek xixtatu naute azkarki.

        —Bilatu behar dituk, bestenaz tanpi hiretzat.

        Lehen lana: haritzak errotik ateratzea.]

        Bigarren lana: Ithurria. Ithurrirat erematen du, zeinek ekharriko zuen ur gehiena etxerat. Tartaruak betetzen ditu bi barrika bañian erraten dio mutillak:

        —Hoikiek bakharrik! Nik ur guzia eremanen dut.

        Eta asten da igitzen ithurria. Tartaruak erraten dio:

        —Ez, ez, ez. Uzten haut. Goazen. Norat gan nintake edaterat ur hori kentzen balin baduzu.

        Egortzen dute iratze peza baten pikatzerat eta erraten diote ez badu hura guzia pikatzen, kukubak jokatu gabe hilla izanen dela. Badoha gure mutilla eta argitu gabe pipa pizten ari zen noiz eta kukuak iten beitu kuku. Gure mutilak koleran, artzen du bere sispa eta tiratzen du arbola baten ganerat, zentarikan egin beitzioten kuku eta kukua erortzeko plazan, erortzen zaio bere etxekoanderia. Senharrak koleran egortzen du debruarenganat letra batekin. Errepustarik ez zuen eman nahi debruak. Orduan zer iten du? Artzen du debrua bizkarrian eta hala heldu zen etxerat. Nausiak urrundikan ikhusi eta erraten dio:

        —Utzak hor! Utzak hor. Ez dadiela ethor gure etxerat.

        Egortzen du berritz mutilla bertze debru batenganat ekhar detzan harenganik haren hiru erreztunak. Badoha mutilla. Bidean atzematen du gizon bat, errota arri bat bizkarrian. Erraten dio norat duan. Erraten dio holako debruen etxerat.

        —Erran behar diok nire partez hemen nagoela hamabi urte huntan arria bizkarrian.

        Baietz. Iten du bide puska bat eta atzematen du neskatxa gazte bat eri hamalau urte hartan. Galdetzen dio norat duan eta erraten dio harek ere, hamalaur urte hartan hala dela eta errateko debruari. Erraten dio baietz.

        Bide in duenian berritz ere atzematen du gizon xahar bat bi haritz zangoetan eta jakin duenian norat duan erraten dio harek ere, hainbertze denbora hartan debruen begira zagoela haritz hekietaz gabetua izateko. Erraten dio erranen dioela.

        Arribatzen da debruaren etxerat. Atzematen du emazteki xahar bat. Erraten dio zertarat duan eta nola bidean ikhusi dituen hiru presuna, bat errota harriekin, bertze bat eri eta bertze bat bi haritz zangotan eta nola erran dioten errateko debruari hekietaz oroitzeko.

        Emazteki harek erraten dio:

        —Jaten ditu nere debruak giristino guziak. Nola heldu zare hunarat?

        —Egorri beinaute. Bainan zuk lagunduko nazu.

        Erraten dio baietz eta ematen du zoko batean. Heldu da debrua eta ogerat gaten direnian, loharkatu denian debrua, emazteak kentzen dio erreztun bat eta debrua iratzartzen da eta erraten dio:

        —Zer ari zare, emazteki tristea.

        Erraten dio:

        —Amets bat egin dut gizon bat ikhusi dutala errota arri bat bizkarrean. Zer egin behar luke ez izateko geihago?

        —Botatu lehenbiziko ikhusiko duen gizon hari eta harek hartu behar luke.

        Loharkatzen da debrua. Emazteak kentzen dio bigarren erreztuna. Debrua koleratzen da. Emazteak erraten dio amets bat egin duela. Neskatxa gaxo bat hainbertze urte hartan eri. Erraten dio debruak:

        —Sukaldeko ximiniako harriaren azpian bada zapo izigarri bat eta hura funditu arte eri izanen da.

        Berritz ere lokartzen da eta emaztekiak kentzen dio hirugarren erreztuna. Debruba orainion asarreago da. Emazteak erraten dio amets in duela, ikhusi gizon bat bi haritz zangotan ezin kurrituz. Debruak erraten dio:

        —Haritz hekietarikan batetan bada suge bat eta hura hill arte hala ibilliko da.

        Emaztekiak erraten diozka guziak mutikoari eta ematen hiru erreztunak. Gure mutillak salbatzen ditu hiru malurus heiek erranez zer egin behar duten. Heldu da nausiaren etxerat eta ematen diozka bapanazka erreztunak. Lehena eman zigoenian asi zen dantzan. Bigarrena eman zigoenian airatzen piska bat eta hirugarrena eman zigoenian airatu zen hain gora, ez baitzen gibelerat ethorri.

        Gure mutikoa gan zen bere amaren billa eta beitzuen emazte gai bat, ezkondu zen. Izan zituzten seme alaba batzuek eta bizi izan ziren arras urus bere erreztuneri esker.

 

aurrekoa hurrengoa