www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

MUNSTROA
 

        Behin batez bazen errege bat. Bazituen hiru alaba. Gaztena zuen arras andre gazte pulita, eta bi handienak zien arras itsusiak eta beren buruaz arras hartuak.

        Egun batez errege harek deliberatzen du gatia pidaia handi baten egiterat eta bere alabei galdetzen diote:

        —Zer present nahi duzue nik ekhartzia?

        Eta bi alaba zaharrenek hautatzen dute tualeta posible zuen bezin ederra. Eta gaztenak:

        —Nik aita, ez dautzut bertzerik galdetzen buketa bat baizik.

        Eta erraten dio:

        —Zer kolore?

        Erraten dio:

        —Orai, huna, negua da, eta ez dut posible buketa ederrik atzematea.

        Eta errege hori partitzen da.

        Etxerat heldu delarik atzematen du xato eder bat, eta baratze eder bat aintzinean eta sartzen da han. Hartzen du buketa eder bat eta agertzen dio terriblezko mustro itsusi bat eta erraten dio:

        —Ene baratzetik hartu duzu buketa hori!

        Eta errege hori arras tristatzen da. Eta erraten dio mustro harek:

        —Zure alaba, urtetegun egin orduko ekharri beharko duzu hunat edo bertzela zerbeit malur arribatuko da zure etxian.

        Partitzen da etxerat eta bere buketa ematen dio bere alabari. Bainan errege hori egunetik egunerat tristatzen hari zen eta egun batez galdetzen dio alaba harek:

        —Aita, zer duzu hola tristatzeko?

        Eta errepusta ematen dio:

        —Baratze batetik hartua nuen zuri emanikako buketa hura eta orduan mustro batek galdetu ninduen zu harat eremateko.

        Eta erresponditzen dio:

        —Ba, aita. Hori baizik ez baduzu, ez zaitela xangrina. Gootik ganen naiz.

        Eta hori jakindu zutenean bi alaba zaharrenak alegeratzen dire eta kontentatzen, uste baitzuten mustro harrek janen zuela andre gazte hura. Ezin ikhus zezaketen zeren hek baino hainitz pulitago baitzen. Eta alaba gaztenarekin badoa aita. Eta arribatzen die xato hartan. Eta atzematen dute terriblezko bazkari handi bat prest eta nihor ez etxe hartan.

        Eta aita partitzen da, bainan ungi bazkaldu ta, aski tristarik, bere alaba han utzirik. Eta andre gazte hura etxe hartan gelditu zen. Arratsean ez zuen nihor ikhusi. Eta badoa oherat.

        Gero heldu zaio bere mustroa; arras izitzen da. Eta bethi arratsetan agertzen zitzaion, bainan egun guziez eta bethi, lanak inak zituen, beti jateko prest, baina hala izitzen zen.

        Azkenean baatxe baatxe hartu zuen eta maitatu eta egun batez huts iten dio eta arras xangrindua egotu zen bizpahirur laur gau, egun bat ere ez ikusi gabe. Ordenariozki gabaz agertzen zitzaion eta nola maitatua baitzuen, arras penetan zen. Eta egun batez agertzen zaio jaun gazte bat superra, eta andre gazte hura estonitzen da. Eta jaun gazte harek erraten dio:

        —Ni naiz hulako erregeren semea punimendu batez mustro gelditua emaztegei bat atzeman arte. Orai zu baitzaitut, biak behar gare ezkondu.

        Eta biak ezkondu zien eta xato hartan bizi izatu zien eta ongi bizi bazien ongi hil zien.

 

aurrekoa hurrengoa