www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

ERRUA
 

        Asko munduan bezala bazien jaun andre batzuek. Bazuten seme bat. Bañian arras gaixtua eta errua. Ez zuen gaixtakeriarik eta zarkeriarik bertzerik iten. Et dezidatubatu ziren egorri behar zutela. Eta mutilak ere gan nahi zuen sehi.

        Partitzen da, gan, gan, gan. Arribatzen da erri batean. Han galdetzen du iyan baduten mutil beharrik. Beharretan ziren etxe batean. Badoha harat eta iten ditu kondizioñak, horren bertze hillabetian eta kontent ez zenari bizkarreko larruba ken.

        Nausiak egortzen du mutil hori oihañerat ekhar zezan egurrik makhurren makhurrena. Oihañaren onduan bazen mahasti bat eta mutil harek pikatzen du guzia eta ekhartzen du etxerat.

        Nausiak galdetzen dio non duen haren egurra. Irakusten dio mahastia pikatuba. Nausiak ez dio deusik erraten bañian ez zen kontent.

        Biharamunian nausiak erraten dio eremateko behiak landarat atekarik eta gaetarik idiki gabe. Gure erruak pikatzen ditu hazienda guziak eta botatzen ditu puskaka landarat. Nausia asarriago ohañion. Bañian ez zuen nahi deusik erran, ez bizkarreko larruba kenduba izateko.

        Zer iten du? Erosten dio xerri artalde bat eta egortzen du mendirat. Bazakien bazela han Tartaroa, banian igual da. Gure errua partitzen da. Gan, gan, gan. Arribatzen da etxola baterat. Tartaruena han zen urbil. Tartaruaren xerriak eta erruarenak batean ibiltzen ziren. Tartaru harek erraten dio egun batez iyan nahi duben pariatu zeniak urrunena botako duten arri bat. Atxikitzen dio parigua arratsean. Gure errua arras triste zen.

        Ari zen othoitzian eta agertzen zaio emazteki xahar bat. Erraten dio zer duen hain triste izateko. Kondatzen dio zer pario in duen Tartaruekin.

        —Hori bezik ez bada, ez da fitsik hori.

        Ematen dio xori bat eta erraten dio arri haren plazan bota dezala xori hura. Kontent zen gure errua.

        Biharamunian iten du emazteki xahar harek erran bezala. Tartaruaren arria gan zen izigarri gora, bañian erori zen. Erruaren xoria ez zen gibelarat ethorri. Gure Tartarua arritu zen ez irabaztiaz parigua.

        Iten dute bertze bat, zeniak egorriko duen palenka bat urrunena. Atxikitzen du erruak parigua. Bere etxolan zaguen tristeki othoitzian. Agertzen zaio berritz atxo xahar hura. Erraten dio zer duen. Nola parigua in duen Tartaruekin zeniak botako duten palenka urrunena eta arras triste dela. Erraten dio:

        —Hori bertzerik ez baduzu, ez da fitsik.

        Eta erraten dio:

        —Palenka hartuko duzunian, erranen duzu: altza la palenka hemen eta Salamanca.

        Biharamunian Tartaruak hartzen du bere palenka izigarriga eta botatzen du izigarri urrun. Erruak doi doia altxatzen zuben buru batetik eta erraten dio:

        —Altza la palenka hemen eta Salamanca.

        Hori aditu orduko Tartaruak erraten dio:

        —Uzten deat, uzten deat parigua irabazia. Han ditiat ene aita eta ama. Ez zakala etxa othoi, othoi. Lehertuko dituk.

        Gure errua kontent zen. Tartaruak erraten dio oihanian atheratuko duela haritz handiena eta harek bertze bat. Arratsago eta tristeago zuan. Gure errua hari zen othoitzian. Heldu zaio berritz ere atxo xahar hura. Erraten dio zer pario in duen Tartaruekin eta nola atheratuko duen harek haritz bat. Erraten dio atxuak ematean hiru harilko.

        —Ateratzen dubenian bere haritza asiko zare, arrima eta arrima zure harilkuarekin.

        Badohazi biharamunian. Tartaruak ateratzen du bere haritz izigarri handia. Eta errua hasten au arrima eta arrima.

        Tartaruak galdetzen dio:

        —Zer hari haiz hola?

        —Hik bat eta nik hauk guziak.

        Tartaruak erraten dio:

        —Ez, ez, ez! Nola gizen nitzake nire xerriak ezkurrik gabe? Irabazi duk parigua.

        Tartaruak ez zakien zer pentsa, bera bañion abilagoa atzeman duela. Erraten dio, iyan ganen den haren etxolarat gabaren pasatzerat!

        Erruak erraten dio baietz. Badoha Tartaruekin ogerat. Bañian bazakien bazuela gizon bat oge azpian hilla. Tartarua loharkatzen denian erruak zer iten du? Ematen dio hil hura bere plazan eta bera oge azpian.

        Tartaruak pentsatu dubenian ungi loharkatuba dela, hartzen du bere palenka izigarri hura eta ematen dio zinpi zanpa iñahalarekin. Tartarua jeikitzen da. Usaian bezala badoha bere xerrietarat, eta errua ere atheratzen da ohe azpitik eta badoha xerrietarat.

        Tartarua harritua da hura han ikhustia. Ez daki zer pentsa eta iten du bera bañion habilagoa dela erro hura.

        Galdetzen dio iyan ungi in duben lo. Erraten dio baietz arras ungi, bakharrikan sentitu duela zenbeit kukuso asiki.

        Beren xerriak nahasiak zituzten eta ungi gizenduak. Behar zuten beraz partitu. Galdetzen dio Tartaruak zer marka duten haren xerriek. Erraten dio erruak:

        —Nereek buztan azpian zillo bat zulobi.

        Ematen dire billatzen eta deneri marka hura atzematen zioten. Badoha beraz gure errua xerri guziekin. Badoha gan, gan, gan. Arribatzen da iri batean. Preseski merkatu eguna zen. Saltzen ditu xerri guziak biga salbo. Bainan eman zuen kondizionetan ere salbatzen dituela buztan guziak. Eta eman zituen bere zarpan.

        Pentsatzen duzuen bezala Tartaruen beldur zen gure errua. Eta ikusten du mendi ganetik heldu dela. Hiltzen du bere xerrietarikan bat eta tripak ematen ditu bere golkuan. Bazen gizon tropa bat bide bazterrian. Hekien onduan pasatzian hartzen du bere kanibeta, sartzen du bere paparuan eta erortzen dire tripak. Gizon hekiek harritubak dire eta ematen da gure errua lehen bañon lasterrago bere xerria aintzinian.

        Tartarua arribatzen denian gizon hekien ondurat galdetzen du iyan ikhusi duten halako gizona.

        —Ba! Ba! Lasterka zuan eta lasterrago iteko, hementxe kanibeta sartu du bere burubari, tripak botatu ditu eta orañion lasterrago zuan.

        Tartaruak ere lasterrago iteko sartzen du kanibeta bere buruari, bañian hil gohorra erortzen da gure Tartaroa.

        Errua badoha bere nausiaren etxerat. Etxearen onduan bazen putzu bat dena basaz bethea. Sartzen du bere xerri bizia eta buztan guziak eta badoha etxerat. Erraten dio nausiari arribatzen zela bere xerriekin. Arrituba da nausia. Erraten dio non dituen bada xerriak. Erraten dio basan sartuak direla zeren hañitz unatuak beitziren.

        Hilkitzen dire biak eta ematen die atheratzen. Hasten dire egiazko xerritik eta bien artian atheratzen dute ederki. Nahi dituzte bertzeak ere atheratu, bañian beti buztanak atheratzen dituzte. Erraten zuen erruak:

        —Ikhusten duzu. Gizenegi dire. Hartako, buztanak heldu dire bakharrik.

        Egortzen du mutila aintzurra eta palaren billa. Hek artzeko plazan hasten da emaztiaren zanpatzen eta iten dio oiu nausiari:

        —Bat ala biak?

        Erraten dio:

        —Biak.

        Eta igual zanpa porrokatzen du neskatua eta badoha aintzurra eta pala artu eta. Arribatzen denian nausienganat hasten zaio hari ere aintzurra eta pala kolpeka. Bentzutu duenian, kentzen dio bizkarreko larruba, hartzen du bere xerria eta badoha bere aita eta amarenganat. Ungi bizitu baitzen, ungi hil zen.

 

(Pierre Bertrand)

 

aurrekoa hurrengoa