www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

HEREN SUGEA
 

        Errege batek bazituen hiru seme. Asarretu ziren elkarrekin eta nahi izan zuen gaztenak gan etxetik. Diru hañitz hartu eta badoha. Ematen du arropa zahar bat nekazale bat bezala. Arribatzen da etxe baterat. Galdetzen du iyan behar duten mutilik. Erraten diote baietz, gana dutela mutilla bezperan. Behiak beharko dituela zaindu. Erosten du karta pare bat eta mailu izigarri bat ortzekin.

        Biharamunian erraten dioten etxeko nausiek ez gateko holako landetarat zeren Tartaroena beita. Behiek bethi harat gan nahi dutela eta ungi zaintzeko. Agintzen diote baietz. Badoha beraz bere behiekin. Behiak eskapatzen zaiozka landa debekaturat.

        Heldu da berehala Tartaro bat eta erraten dio:

        —Nola ausartatu haiz hunarat ethortzerat? Berehala behar haut jan.

        Erraten dio gure mutillak:

        —Istant bat, istant bat jauna, ez hola asarra. In behar dugu partida txiki bat kartetan.

        Hasten dire beraz jokotan. Tartaruak uzten du erortzerat karta bat eta erraten dio mutillari bil dezala karta hura. Erraten dio mutillak in dezala berak botatu duen bezala. Usaia zuten Tartaruek hola egiteko eta baliatzen ziren memento hartaz hiltzeko jendeen. Tartarua bortxatua da beraz makurtzera atzemateko karta.

        Gure mutillak hartzen du gordia duen mailua arropen azpian eta ematen dio halako kolpea buru gibelian non hiltzen beita. Biharamunian iten du igual bertze bati. Bazakien ez zirela hiru bertzerik.

        Hirugarren egunian heldu da azkeneko Tartarua bertzeak bañion asarreago eta erraten dio nola ethorri den harat haren lurretarat. Eta behar duela gaztiatu. Erraten dio mutikoak:

        —Hemeki! hemeki, ene adiskidea. In behar dugu partida bat kartetan eta gero ikhusiko dugu.

        Tartaruak botatzen du karta eta erraten dio altxa dezala. Mutillak erraten dio ezetz. Botatu duen bezala altxa dezala. Azkenian Tartarua makurtzen da altxatu nahiz eta mutillak ematen dio kolpe bat mailuarekin bañian ez du arras hiltzen.

        Badohazi Tartaruaren etxerat. Atzematen dute kusiñaria bazkariaren prestatzen hari zela. Irakus arazten ditu kozinariaz etxe hartako aberastasunak. Barrikaka zen urrea eta ziliarra eta bazen zernahi etxe hartan. Baziren olanoak. Hiru. Finitzen du Tartarua eta egoten da etxe hartan nausi.

        Zenbeit egunen buruan badoha pasaietara zaldi baten gañian. Mendi batean delarik ikhusten du andre gazte eder bat. Bera urbiltzen da harenganat eta erraten dio andre harek:

        —Zoazi fite hemendik. Aski da bat jan dezan.

        Galdetzen dio zer den eta erraten dio:

        —Heren sugea ethorriko zait istantean nere jaterat eta zoazi hemendik.

        Erraten dio ezetz, behar duela entsaiatu haren hiltzea. Horrekin batean aditzen dute Heren Sugea zeñiak erraten beitzuen:

        —Nerea da hori. Utzi neretzat.

        Mutillak preparatzen du bere martellua eta ematen dio kolpe on bat zeiñak hiru buru pikatzen beitiozka. Badoha sugea marrasketan. Andre gazte harek erraten dio:

        —Egun batez bizia luzatu nazu. Bihar janen nau berdin.

        —Ez, ez! Behar bada egun nik egin dutana, bihar norbeitek iñen du eta finituko Heren Sugia.

        Badoha printzesa bere etxerat eta jaun gaztea Tartaruenerat. Biharamunian bestitzen da diferenki. Saindatzen du zaldia ere, hartzen du bere ezpata eta bere xakurra. Badoha mendi hartarat bererat. Atzematen du printzesa. Erraten dio sugea ethorriko dela laster eta akabo dela. Galdetzen dio muthillak iyan baduen kuraia. Erraten dio baietz. Ematen dio bere ezpata. Horrekin batean heldu da sugea. Mutillak bere malluz kentzen diozka gelditzen zitzaiozkan lau burubak eta printzesak pikatzen dio erran bezala buztana.

        Mutillak han uzten du printzesa bañian hartzen diozka, zazpi arropa zeda soiñian, hartzen du zazpitarik zazpi puska. Hartzen du ere suge buru bakotxari eztena eta arropa puska bakotxetan trozatu eta altxatzen ditu beretzat. Printzesarekin ez zuen gan nahikatu. Badoha bere Tartaro etxerat eta printzesa bererat.

        Erregek erran arazten bere erresuma guzian suge hura hil duenak izanen duela haren alaba emaztetzat eta ematen ditu bazkari ederrak bere laguneri bere bozkarigua irakusteko eta egun hekietan egortzen du sugea hil zuen mutillak bere olanoetarikan bat erregeren etxerat, erraten zigoelarik ekhar zezala erregeren mahainean zen platetarik oberenetarikan bat.

        Iten du erran bezala. Ekhartzen dio bere etxerat. Bañian erregek segi arazten du olano hura hirugarren egunean bere jendez eta konbida arazten du olano haren nausia bere mahaiñerat. Agintzen du biharamuneko. Ederki beztitzen da. Ez ditu ahanzten printzesaren zazpi arropa puskak bere eztenekin.

        Mahaiñean zirelarik ikhazkin bat heldu da erraten duelarik hil duela sugea eta sariaren billa heldu dela. Erraten diote irakusteko frogak eta agertzen ditu burubak. Gure mutikoak horrekin batean irakusten ditu eztenak eta printzesaren arropa puskak eta printzesak ederki ezautu zuen hil zuena eta salbatu; eta erran zuen ikazkiña ikhusi orduko ez zela hura. Ezkondu ziren erregek erran bezela besta handiak iñez. Printzesak hañitz maite izan zuen mutil eder bat beitzen eta arras prestua. Gaten ziren Tartaruaren etxerat eta errege bera bañion aberatsago ziren gazteak.

        Horiek guziak ikhusi nituen bañian ez ninduten niri deusikan eman.

 

(Mariño Amyot
Donibane Garazi)

 

aurrekoa hurrengoa