www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

GOAZAMA ETA ALABA ORDIA
 

        Bizi ziren batean aita eta alaba bat. Alabak erraten zigoen bere aitari ezkont zadiela. Aitak erraten zigoen:

        —Zertako? Malurus zintazke eta.

        —Igual zait. Nahiago zeitut urus ikhusi.

        Eta zonbeit denboraren buruban ezkontzen da. Andre harek erraten dio bere senharrari iyan uzten digoen podoria neska haren ganean iteko nahi duena. Senharrak erraten dio baietz eta ez zen gehiago batere okupatzen. Ez zuen ere sekulan ikhusten.

        Andre harek erraten dio neska hari, harek erraten diozkan guziak egiten baditu, ungi atheratuko dela.

        Errege bizi zen jende hekien etxearen sahetsean, eta arrats batez erraten dio bere goazalabari ematen diolarik erregearen etxeko gakoa, gan behar duela gabaz holako tenoretan erregeren gelarat eta hura atzarri gabe ekharri behar diguela haren gerrikoa. Alaba ez zen sobera kontent, banian hala ere badoha eta nihork ikhusi gabe heldu da bere etxerat gerrikoarekin.

        Biharamunian erraten dio goazamak bere alabaordekoari gan behar duela oranion eta ekharri behar duela erregeren muntrako gatea. Hartzen ari zelarik errege igitzen da bere ogean eta neskatxa izitueta badoha lasterka eta galtzen du bere zapata erregeren gelako athean.

        Zenbeit egunen buruban aditzen dute erregek kridatu duela ibilliko dela etxez etxe zapata batekin eta hura ungi duena izanen dela haren emazte. Errege badabilla beraz etxe aberatsetan lehenbizi. Banian erran zuen ganen zela etxe denetarat. Gan zen beraz jaun bigarrenean ezkondu zenaren etxerat ere, urbil beitzuen. Banian bere segidakoek erraten zioten zertarat ganen zen harat. Jende pobreak zirela. Erregek gan nahi du hala ere. Atzematen du andre hura eta erraten dio pobreak direla eta ahalke dela errezebitzea errege bere gelan.

        Han zuen ederki beztitua bere alabordekoa, zapata bat bakharra soñian. Soragarria zen edertasunez eta erregek arras bere gustukoa atzeman zuen. Ezkontzen dire berehala. Ereman arazten du berekin bere aita eta goazama. Bizi ziren urus eta goazamari zuen zor neskatxa harek bere ethorkia.

        Ungi bizi izan baziren ungi hil ziren.

 

(Louise Lanusse)

 

aurrekoa hurrengoa