www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

OHOñAK
 

        Asko munduan bezala, ama batek bazituen bi seme. Egun batez badohazi ihizirat. Egun guzia aritu ziren ihizian. Arratsa etorri zenian etxeko bidea ezin atzeman zezaketen. Bazabiltzen bira harat eta bira unarat. Bañian inutil zen. Etsitu zuten eta gelditzen dire arroka xoko batean gabaren pasatzeko beitzuten jateko piska bat orañion. Biharamunian hasten dire atzeman nahikan bide ona. Bañian etzitaken.

        Denborak txarrerat ematen du, uria hasten da egun guziko eta badabiltza gosiak eta bustiak ezin atheratuz oianetik. Ilhunean ikhusten dute argi ttiki bat. Badohazi esperantzaz betherik. Arribatzen dire etxe txar txar baterat. Sar arazten dituzte. Galdetzen dute jateko piska bat bañian erraten diote nihondik ezin eman dezaketela zeren ez beitute. Galdetzen diote iyan ingurutan nihork ez letzaken sokorri. Erraten diote badela urbil jauregi eder bat, han baluketela, bañian ez litazkela urbil, naiz gose ziren, zeren ez beitzen nihor atheratzen sekulan etxe artarikan. Erraten diote gan nahi dutela, zernahi ikhusirikan ere, ezin dagozila hola.

        Badohazi. Atzemaiten dute mahaiñ bat handienian emana, su bat labez labekoa. Ungi berotu eta idortu direnian ematen dire mahañian. Ederki jaten dute eta hola dagozilarik brau, brau, brau, norbeit urbiltzen. Badoazi elkharri beira ixil ixilla zer ikhusi behar duten. Agertzen zaiote gizon handi bat, izigarri bat, burutik eta zangorat armez distiratzen zuena. Bazuen ezpata, sabre, kanibet handi, denetarik. Erraten diote:

        —Segi nazube.

        Badohazi beheiti eta egiñarazten diote salto toki handi baterat. Arritzen dire ikhustia han hainbertze jende. Toki bat superra zen urrez eta zillarrez kargatua. Erraten diote nausiak ohoiñ etxean direla eta hek bezala egin beharko dutela. Erraten diote baietz eta hasten dire gau hartan berian.

        Bazuten lurrazpian iña zenbait tokitan bide ederrak. Hartako nihork ez zuen ikhusten etxe hartarik nihor atheratzen. Gure bi anaiek nahiko zuten eskapatu bañian nihondik ez zuten biderik atzematen.

        Egun batez uzten dituzte bi anaiak etxe gardan. Zer iten dute? Bi karrosa betetzen dituzte urrez eta zillarrez. Hartzen dituzte zaldi ederrenak eta ilkitzen dire ahal bezala eta ederki ezaguturikan beren etxeko bidea arribatzen dire. Amari kondatzen diote zer pasatu den eta bizi izan ziren aberastasun handiekin urus, luze.

 

(Kattalin Elizondoa
Mendionde bikarioarenganik)

 

aurrekoa hurrengoa