www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

MUNDUA MILA PES
 

        Asko munduan bezala baziren jaun andre batzuek. Arras aberatsak ziren. Bañian pena handi bat bazuten, haurrik ez izatea. Ari ziren bethi othoitzean Jainkoari haur bat izateko. Azkenian badute grazia hori bañian hekien haurra hain da ttikia non sortzean haren buruba heltzaur bat bezen handi baitzen. Etxeko jende guziak hartaz okupatuak ziren. Hala bizi izan zen zazpi urtetaradiño.

        Egun batez mutilla bazuan idiekin landarat. Munduan-Milla-Pes-ek erraten diote gan nahi duela harek ere mutilarekin idien zaintzerat. Uzten dute gaterat. Ungi kontutzen du mutillak. Uri sorta batzuek asi eta antolatzen du aza tartetan osto baten azpian eta badoha lasterka parasol baten billa. Heldu da lasterka gibelerat eta ez du atzematen Munduan-Mila-Pes. Hari da oiuka. Zerbitzariak heldu dire etxetik. Heiek ere ari dire oiuka bazter guzietarat, bañian nihon ez Munduan-Mila-Pes. Azetarat ethorri baitziren idiak, pensatu zuten hekietarikan batek jan bide zuela aza ostuarekin batean. Orduan haren buruba sagar mandaburu bat bezin handia zuen.

        Aita eta amak peñ handian ziren eta erraten diote mutilleri hiltzeko berehala idiak. Hiltzen dituzte eta egortzen neskatxak ithurrirat tripekin. Asi direnian, ikhusten dute han dutela Munduan-Mila-Pes. Badohazi lasterka etxerat erraterat han dutela haurra. Heldu direnian gibelerat, atzematen dute tripa guziak janak ohoñ xakur batez.

        Buraso gaxo hekiek ez ziren beiñere kontsolatu beren haurra galdurik.

 

(Catherine Elizondo)

 

aurrekoa hurrengoa