www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

TABAKIERA
 

        Asko munduan bezala bazen mutiko bat. Biaietan zuan eta bazualarik atzematen du tabakiera bat. Idekitzen du eta erraten dio tabakierak:

        —Ke kieres.

        Izitzen da eta sartzen du fite bere zarparat. Uruski ez zuen botatu.

        Badoha gan, gan, gan eta erraten du bere beithan:

        —Berritz erraten banau «Ke kieres» jakiñen dut zer erran.

        Artzen du bere tabakiera eta idekitzen du eta berritz erraten dio:

        —Ke kieres.

        Mutillak erraten dio:

        —Ene xapela urrez bete.

        Eta betetzen zaiyo. Xoratuba da gure mutilla ez duela gehiago deusen eskasik izanen.

        Badoha, gan, gan, gan eta oian batzuek pasatu eta arribatzen da jauregi eder batean. Errege han egoten zen. Badoa bira, bira, bira aire ausart batekin denetarat beira. Erregek erraten dio non dabillan.

        —Zure xatoaren ikusten. Naiago nuke banu nik ere olako jauregi bat.

        Mutilla badago ixil ixila. Arratsa ethorri denian gure mutillak artzen du bere tabakiera eta erraten dio:

        —Ke kieres?

        —In zak hemen berian xato bat, latak urrez, tellak diamantez eta gañeratiko furnisment guziak urrez eta zillarrez.

        Erran orduko ikhusten du erregearen etxearen aintzinian, harek galdetu bezalako xato bat. Errege jeikitzen denian arrituba da etxe zoragarri hura ikhustia. Begiak athera nahi zituen iduzkiaren argiarekin. Neskato guziak ere han zagotzin hari beira.

        Errege badohako eta erraten dio hura gizon podore handitakua dela eta behar duela hekien etxerat ethorri edo elkarrekin bizi. Baduela alaba bat ere eta ezkonduko direla. Erregek erran bezala gertatzen da eta denak badoazi etxe zoragarri hartarat. Ezkontzen da erregeren alabarekin eta bizi ziren urus.

        Erregeren emazteak bazuen jelosia handi bat mutiko harentzat eta bere alabarentzat. Bazakien bere alabarenganik nola zuten tabakier hura eta nahi zituzten guziak egiten zituztela. Bere zerbitzari batekin aditu eta ensaiatu behar dutela hekieri ebastia. Ungi ematen dute kontu nun haltzatzen duten arratsetan tabakier hura. Noizbeit bada ikhusi zuten eta gabaren erditan lo zagotzilarik, artzen diote neskato harek eta erematen bere andre zaharrari. Zer loria harentzat!

        Idekitzen du eta erraten dio:

        —Ke kieres?

        —Behar nauzu ereman nere senharrarekin, nere zerbitzari guziekin, etxe eder huntan, itsaso gorriz bertze alde eta nere alaba eta bere senharra, hemen dagozila.

        Atzartzen direnian jaun andre gazteak, atzematen dute beren buruba jauregi zaharrean eta beren tabakiera falta. Bilhatzen dute, bañian inutil zen. Gizon gazteak ez du egon nahi memento bat etxian. Gan behar duela berehala bere xatoa eta tabakier haren billa.

        Hartzen du zaldi bat eta harek altxa ahala urre eta badoha gan, gan, gan. Billatu zituen ingurutako hiri guziak. Bere diruak finitu arte ibili zen. Bañean ez zuen nihon atzematen. Bañean beti bazabillan bere zamaria ahal bezela haziz eta bera eske.

        Norbeitek erraten dio gan behar duela ilhargiaren ganat. Harek iten duela bidaia bat aski edatuba eta harek gidatuko duela.

        Badoha gan, gan, gan eta noizpeit arribatzen da. Atzematen du emazteki xahar bat. Erraten dio:

        —Non zabiltza hemen? Nere semiak jaten ditu arraza guziak eta zuhur baduzu, hura ethorri gabe obe duzu gan.

        Erraten diozka bere malurrak, nola zuen tabakier podoros bat eta ebatsi diotela. Orai, deus gabe dela, bere emaztiarenganik urrun eta denetaz gabetuba. Eta haren semeak naski ikhusi duela bere biaietan haren palazioa, latak urrez, tellak diamantez eta gañeatikuak urrez eta zilarrrez. Horrekin batean agertzen da ilhargia. Erraten dio bere amari sentitzen duela norbeit. Amak erraten dio nola den gizon malurus bat denak galduak, harenganat heldu dela. Harek gidatuko duelakuan. Erraten dio ager dadiela. Heldu da eta galdetzen dio iyan ez duen bada ikhusi latak urrez, tellak diamantez eta gañeratekuak urrez eta zilarrez dituen etxe bat. Nola kendu dioten. Erraten dio ezetz, bañion harek bañon bide handiyaguak eta edadura geiago egiten dituela iduzkiak eta obe duela harenganat gan.

        Badoha beraz, gan, gan, gan, bere zaldia ahal bezala aziz eta bera eske. Arribatzen da noizpeit iduzkiaren etxerat. Atzematen du atxo xahar bat. Erraten dio non dabillan. Duala bada handik, iyan ez dakien haren semeak giristiño guziak jaten dituela.

        Erraten dio ezetz, ez duela gan nahi. Haren malurus dela, igual zaioela hilikan ere. Nola galdu dituen denak. Bazuela etxe bat, nihon ez beita halakorik, latak urrez, tellak diamantez eta gañeatiko guziak urrez eta zilarrez, eta haren billa dabillala harenbertze denbora hartan. Ez dela hura bezin gizon malurusik.

        Gordetzen du emazteki harek. Arribatzen da iduzkia eta erraten dio bere amari sentitzen duela giristiño usaiña eta jan behar duela. Amak erraten dio nola gizon malurus bat den, denak galdurik haren mintzatzera etorria eta urrikaltzeko hartaz. Ager arazteko beraz.

        Heldu da mutilla eta erraten dio iduzkiari iyan bada ez duen ikusi etxe bat niyon parerik ez duena, latak urrez, tellak diamantez eta gañeatikuak urrez eta zillarrez. Iduzkiak erraten dio ezetz. Bañean egoak atzematen dituela harek ezin ikusitako gauzak. Zoko guzietan sartzen dela hura. Eta nihork jakitekotz, harek jakiñen duela.

        Partitzen da beraz gure giza gaxua bere zaldiarekin ahal bezala hura aziz eta bera eske. Arribatzen da egoaren etxerat noizpeit. Atzematen du emazteki xahar bat hari dela ur garraiyon barrika hanitzen betetzen. Erraten dio zer pentsatzen duen harat ethortzea, haren semeak denak jaten dituela. Arribatuko dela egarriak furian eta kontu eman behar dela hari. Erraten dio igual zaioela janik ere, haren malurus dela, ez dela deusen beldur.

        Kondatzen dio nola etxe eder bat parerik ez beitu, kendu dioten eta harekin bere aberastasunak. Bere emaztea abandonaturikan, hura ezin atzemanez dabillala eta haren kontsultatzerat heldu dela, iduzkiak egorririk. Gorde arazten du eskaleer azpian eta arribatzen da egua, etxea errotik ereman nahi balu bezala, egarria. Edaten asi baiñon lehenago sentizen du giristino arraza. Erraten dio bere amari, athera dezan gordea duena. Haren jaten hasi behar duela.

        Amak erraten dio jan eta edan dezala aintzinian dituenak eta kondatzen diozka gizon haren malurrak, nola iduzkiak utzi dioen bizia haren kontsultatzerat etortzeko. Orduan ekhar arazten du gizon hura. Erraten dio nola dabillan etxe bat atzeman nahiz eta nihork jakitekotz harek jakinen duela. Ebatsi diotela bere etxea, zeñak beititu latak urrez, tellak diamantez eta ganeatikoak urrez eta zilarrez. Iyan ez duen bada nihon ikusi.

        Erraten dio:

        —Ba, ba. Egungo egun guzia, haren ganean pasatu dut ezin tella bat hari atheratuz.

        —Erraten baninduzu non den!

        Erraten dio itsaso gorriz bertze alde dela, ungi urrun. Gure gizonak hori aditu zuenean, ez zuen izitzen bideak. Hainbertze egin zuen jadaneko! Partitzen da beraz eta noizpeit arribatzen da iri hartarat. Galdetzen du iyan senti duten nihon baratze zain tokirikan. Erraten diote xatuan partitua dutela eta naski han har lezaketela. Badoha eta ezagutzen du bere etxea. Pentsa haren loria eta bozkarigua.

        Galdetzen du iyan behar duten baratzezainik. Erraten diote baietz. Ungi kontent zen gure mutilla. Zenbeit denbora pasatzen ditu hala hala. Zerbitzari batekin mintzo da nagusien aberastasunez eta heiek zuten podoriaz. Hala akort zen neskatxa harekin. Ungi zirikatzen zuen hari ateratzeko tabakieraren historiua, non behin erraten beitio ungi ikhusi nahi lukeela. Arrats batez ekhartzen dio ikhusterat eta gure mutillak ungi kontu ematen du non gordetzen duen bere etxekandrearen gelan. Gabaz, mundu guzia lo delarik, badoha eta hartzen du bere tabakiera. Konprenitzen duzue zer loriarekin ideki zuen. Erran zioenian:

        —Ke kieres?

        —Eraman nazak xato hunekin nere lehengo plazarat eta errege eta bere andrea beren sehi guziekin ito arazkik itsaso gorri hortan.

        Harek erran orduko eramaten du bere emaztearenganat eta han bizi izan ziren urus eta bertzeak sekulako itsasuaren barnean hil ziren.

 

aurrekoa hurrengoa