www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

XOXO XURIA

 

        Asko munduan bezela bazen errege bat. Bazituen hiru seme. Errege hura itsua zen. Jakindu zuen egun batez bazuela errege batek xoxo xuri bat zeinak bista ematen beitzuen. Seme zaharrenak aditu zuenian hori, erraten du bere aitari gan behar duela lehenbailehen xoxo haren billa. Aitak erraten dio nahiago duela itsu izan eziñez eta haur hartaz gabetu. Erraten dio semeak ez beldurrik izateko hartaz. Zaldi eder bat diruz kargatuarekin atzemanen duela eta ekharriko xoxua.

        Badoha beraz gan gan gan. Gaba ethortzen zenian arrastatzen zen. Arrats batez badoha ostatu baterat. Baziren hiru andre gaxto arras ederrak. Afal ondoan erraten diote, hari behar duela jokotan. Erraten du ezetz. Bañian hainbertzetan othoizten dute non hasten da. Galtzen ditu zituen diru guziak, bere zaldia ere eta zor hanitz egin bere hitzaren ganean.

        Herri hartan usaia zen zorrak zituena preso emana izatia. Ez baldin bazuen pagatzen holako denboretan hiltzen zuten eta gero oraiñion ematen elizako athetan norbeitek zor hura pagatu arte. Ematen dute beraz errege seme hura preso.

        Bigarren semeak ikhusirik anaia ez dela heldu gibelerat, erraten dio aitari nahi lukeela gan, emateko zaldi bat eta diru hañitz eta ez duela segurki denbora galduko. Partitzen da. Eta, hala beharra, badoha anaia errobiñatu zuten ostatu hartarat. Afal ondoan andre gazte hekiek erraten diote behar duela ari jokotan. Erraten du ezetz.

        Bañian andre gazte hekiek haren ungi itzultzen dute eta mañastatzen non finitzen beitu erratean baietz. Hasten da beraz eta harek ere galtzen ditu bere diru guziak, bere zaldia eta zor hanitz egiten oraiñon. Bertze anaia bezala ematen dute preso. Noizpeit errege eta seme gaztena xangrintzen dire malur gertatu zaiotela eta anaia gaztenak erraten du bere aitari:

        —Behar nazu othoi utzi gaterat aita. Seguratzen zaitut nik eginen dutala zerbeit. Ez griña nere gainean.

        Aita gaixo harek uzten du gateat. Bañian ez bihotz onez. Erraten zigoen bethi, nahiago zuela bethi itsu egon. Bañian semeak ez du entzuten. Nahi du gan. Ematen dio aitak zaldi eder bat eta harek altxa ahala urre, eta bere korona. Badoha gan gan gan. Pausatzen zen gau guziez eta arribatzen da bertze anaiak bezala ostatu hartarat. Afal ondoan andre gazte hekiek erraten diote usaia dela jokotan haritzeko. Denak haritzen direla. Erraten du ez dela haritzen hura. Andre gazte heiek egiten dute hainbertze othoitz bañian ez zuten erreusitu harekin nihondikan. Ez zuten posible izan.

        Biharamunian jeikitzen da goiz. Bere zaldia artu eta bazuan eta ikhusten ditu erematen ari zituztela bi gizon hiltzerat. Galdetzen du zer egin duten. (Ezagutzen ditu bere anaiak). Erraten diote zorrak ez dituztela pagatu denboran eta hil behar dituztela. Pagatzen ditu harek bien zorrak eta badoha aintzinerat.

        Elizako athean pasatzean ikhusten du zerbeiti egiten dutela tu. Galdetzen du zer den. Erraten diote gizon bat dela hila. Zorrak badituela eta norbeitek pagatu arte han utziko dutela. Pagatzen ditu haren zorrak ere. Badoha aintzinerat eta arribatzen da noizpeit xoxua zuen erregeren etxerat. Galdetzen dio gure errege semeak iyan ez duen xoxo xuria, bista ematen duena. Erraten dio baietz.

        Kondatzen dio gure jaun gazteak nola aita itsua duen eta harentzat heldu den billa hainbertze bidetan. Erregek erraten dio emanen diola xoxo xuria ekhartzen digoenian holako erregeren etxetik andre gazte, han den bat.

        Gure muthiko badoha gan gan gan. Urbildu denian erregeren etxe ondorat atheratzen zaio axeri bat. Erraten dio:

        —Norat zuazi.

        Erraten dio:

        —Erregeren etxetikan behar dut andre gazte bat.

        Ematen dio zaldia gardatzera axeri hari eta erraten dio axeriak:

        —Ganen zare holako geletarat. Han izanen da zuk behar duzun andre gaztea. Ez duzu ezagutuko, zeren arropa xahar batzuek izanen beititu. Bañian haren gelan badire ederrak dilindan. Eman araziko diozu hekietarikan bat. Hura eman orduko asiko da kantaz; atzar araziko ditu etxeko jende guziak.

        Badoha barnerat axeriak erran bezala. Atzematen du andre gaztea. Eman arazten dio arropa ederra eta jauntzi orduko hasten da kantaz errepikaz. Denak ethortzen dire andre gazte haren gelarat. Errege koleran, nahi zuen preso eman arazi. Erregeren semeak irakusten du bere korona eta erraten du nola egorri duen holako erregek andre gazte haren billa. Hura ereman eta agindu diotela xoxo xuria bere aitaren begien argitzeko. Erraten dio orduan erregek:

        —Gan behar duzu holako erregeren etxerat eta handik ekharri behar nazu zaldi xuri eder bat.

        Partitzen da gure jaun gaztea. Badoha gan, gan, gan. Eta urbiltzean erregeren etxerat agertzen zaio axeria. Erraten dio:

        —Holako tokitan da zuk behar duzun zaldia. Bañian zela xahar batekin da. Emanen diozu dilindan den zela eder eta distirant bat. Hura eman orduko asiko da zaldia irrintzinaz, ezin arrastatu gisan. Erregeren jende guziak ethorriko dire ikhusterat zer pasatzen den. Bañan zure koruarekin libratuko zare.

        Axeriak erran bezala badoha eta atzematen du zaldia zela xahar batekin. Ematen dio ederra eta hasten da irrintzinaka, ezin arrastatu bezala. Heldu dire jendeak. Nahi dute mutil hura preso eman. Bañian irakusten du korua eta kondatzen du zeñ erregek egorri duen zaldi haren billa, izateko andre gaztea.

        Ematen dio zaldia eta partitzen da. Arribatzen da andre gaztea zen erregeren etxerat. Irakusten du zaldia bere zela ederrarekin eta erraten dio erregeri iyan ez luken nahi ikhusi andre gazte hura basakurte hartan tornu bat egiten zaldi eder haren ganean. Erregek erraten dio baietz. Ederki beztitua zen andre gazte hura. Izatu denian zaldiaren gañerat ematen dio zarta bat bere makillarekin eta partitzen da ximixta bezala. Erregeren semeak segitzen du eta badohazi biak errege xoxua zubenarenganat. Arribatzen dire jaun andreak. Galdetzen dio xoxua. [Eta xoxoa badoha bere baitarik andrearen altzorat, zaldiz zegoelarik. Erregeren semeak zarta bat ematen dio eta badoazi lauhazka. Bera ere eskapatzen da haien ganat.]

        Eta partitzen dire. Badohazi gan, gan, gan. Urbildu zirenean beren hirirat anaiek artu zuten berria nola heldu zitzaioten anaia xoxo xuriarekin. Noizpeit bertze anaiak heldu ziren beren aitaren etxerat eta erran zioten ehun gezur. Ohoñek hartu ziotela beren dirua eta holako gauza hanitz. Bi anaiek elkar aditu eta egiten dute behar dutela anaia gibelatu etxerat ethortzetik eta ebatsi behar diotela bere xoxua. Badohazi bethi beira. Egun batez ikhusten dute ethortzen eta elkharri erraten diote behar dutela ziterna baterat botatu.

        Egiten dute erran bezala. Hartzen diote xoxua eta botatzen dituzte jaun andreak urerat eta uzten zamariak kanpoan. Heldu zaiote axeria ziternako bazterrerat eta erraten diote:

        —Nik egiñen dut horrarat salto. Lotuko zarezte bapanazka nere buztanari eta salbatuko zaituztet.

        Bi anaia gaistoek artu zioten xoxua bainan eskapatu zitzaioten etxean sartu orduko. Eta ethorri zen zaldi xuriaren gainerat. Pentsa zazu hekien bozkarigua deus ez eskas izatea. Badohazi erregerenganat. Etxean sartu orduko asten da andre gazte hura kantaz errepikaz. Xoxua ere eta zamaria irrintziñaka. Xoxua bere beitharikan badoha erregeren altzorat eta hasi kantaz; xoxuak bere kantez eman zioen bista aitari.

        Semeak kondatzen diozka zenbat pena pasatu dituen atzeman arte hiru gauza heiek. Erraten dio ere nola hiltzerat zaramaten bi gizon salbatu zituen hekien zorrak pagatuz eta hekiek zirela bere bi anaiak. Bertze gizon baten zorrak ere pagatu zituela, hila zena jadaneko eta haren arimak salbatu zuela anaiek bota zuten ziternatik.

        Pentsazube aitaren atsegiña eta pena denbora berian ikhustearekin seme gazte hura zenien ungi eta prestuki ibilli zen bethi, eta ikhustia bi zaharrenak zenien tzarrak izan ziren. Ungi irabazia izan beitzuen, ezkondu zen ekharri zuen andre gazte harekin eta bizi izatu hurus eta bozkariotan. Eta bi anaiak egorri zituen aitak deserturat penitentzia egiterat.

        Eta ungi bizi izan baziren, ungi hil ziren.

 

aurrekoa hurrengoa