www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

TOM THUMBER
 

        Behin omen zen muttiko ttiki ttiki bat. Izena zuen Ukhaitxo (edo Baatxuri). Egun batez amak bihaldu zuen behizain. Uria asi ta Ukhaitxo gorde zen aza ondo baten azpian. Ukhailtxo ez ageri eta, ama Juan zen bila. Ez zuen nihon ikhusten. Hasi zen oiuka:

        —Ukhailtxo! Ukailtxo! Non zara?

        —Emen! Emen!

        —Non?

        —Emen! Behien tripa barnian!

        —Noiz ateratuko zara?

        —Beiak kakiten duenian.

        Behiak iretsi zuen Ukaitxo ustez aza ostua zen.

 

(M. Larralde, Lesaka.
Senpere 3.12.1875)

 

aurrekoa hurrengoa