www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

DOTORRA BERE BURUBAREN KONTRA
 

        Baziren, asko munduan bezala, aita seme batzuek. Fortuna bazuten. Aitak egorri zuen semea dotorre iterat. Bere estudigoak finitu eta ethorri zen etxerat. Bañian ez zen herrietan ibiltzen. Aita hura konbidatua izan zen bazkari handi baterat eta arrain jaten ari zelarik iresten du ezhur bat eta han zagoen ito ordian.

        Badoazi bazter guzietara dotorketarat. Heldu dire bañian nihork ez du bonurrik hari kentzeko ezhur hura. Bethi jaun harek iten zuen keinu bat eskuz, erran nahi beitzuen ekhar arazteko haren semea. Noizpeit konprenitu zuten. Ethortzen denian, egortzen du mundu guzia kanporat. Erraten dio bere aitari:

        —Zer aita! Ez dakizu bada nik ez dakitala sendatzen ardi pikorrekin bertzerik nere eriak?

        Aita hura ematen da hala irriz non ezhur hura botatzen du. Mundu guzia harritzen da, zer jaun habilla eta jakiña zen hura. Eta gehoztik haren fama hala gan zen non mundu guziak hura nahi beitzuen miriku; eta sendatzen zituen geroztik bere eriak ardi pikorrak iriñian pasatu eta hekiek emanez erieri.

        Lehen aberatsa beitzen, pusanta iñ zen. Ungi bizi izan bazen ungi hil zen.

 

(Frantxon Belzaigi)

 

aurrekoa hurrengoa