www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

AXERIA

 

        Behin batez bazen axeri bat eta egun batez errekontratzen du gizon bat ur bazter batean eta erraten dio eian posible duen pasatu ur hartan. Erraten dio:

        —Zer emanen nauk sari?

        Eta gizonak erraten dio:

        —Hirur egia erranen hauzkit, bat urean sartu eta kusian, bertzia erditan eta bertzia akhabantzan. Eta hartzen du eta erraten dio kusian:

        —Orai errak niri egia.

        Eta gizonak erraten dio:

        —Batzuek erraten ditek: A! Zer gau ederra! Iduri dik eguna, bainan ez duk gaua sekulan eguna bezin ederra!

        Axeriak erraten dio:

        —Hala duk. Egia duk hori.

        Eta gero urean bide puxka bat egin zutenean erraten dio:

        —Orai erditan gaituk. Errak bigarren egia.

        —Oi hau arthua! Iduri du ogia! Bainan ez duk egia. Ez duk sekulan artoa ogia bezin ona.

        Axeriak erraten dio:

        —Hala duk, egia duk hori.

        Gero, ura pasatu zutenean erraten dio axeriak:

        —Errak orai hirugarren egia.

        Eta gizonak erraten dio:

        —Axerito, axerito. Galtzak txarrak dituk, bainan txarrak izanen dituk ni baino hobiagorik ur huntan pasatzen ez baduk.

 

(Stephana Hirigaray
Hold of «Basa Jauna» chez M. Cerquand pp. 29
Tartaro to Mde. Bellevue - Baigorrin)

 

aurrekoa hurrengoa