www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal ipuinak
Wentworth Webster
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

ZAPATAILLA ETA BERE HIRU ALABAK
 

        Asko munduan bezala bazen zapatilla bat. Bazituen hiru alaba. Arras pobrea zen. Ez zuen jatekoa xoilki egiten bere aurrentzat. Ez zakien zer billaka. Bazuan tristeki kurri kurri. Errekontratzen du jaun bat. Galdetzen dio norat duan hola gogoetatuba. Erraten dio:

        —Zuri erranikan ere ez dut probetxurik

        —Ba, ba! Errazu!

        —Baditut hiru alaba eta ez dut aski lan egiten heien azteko. Miseria dut etxean.

        —Hori bertzerik ez baduzu, antolatuko gare. Emanen nazu zure alabetarikan bat eta nik emanen zaitut horrenbeste diru.

        Aita horrek pena handia zuen holako tratua itia. Bañian azkenian erortzen da hortarat eta ematen dio bere alaba zaharrena. Jaun horrek erematen du bere palaziora eta han zenbeit denbora pasatu eta erraten dio gan behar duela biaia ttiki batean. Utziko diozkala gako guziak. Denak ikhusiko dituela bañian gako bat badela, hartaz ez zerbitzatzeko. Malur izanen duela.

        Gakoz ematen du andre gaztea eta partitzen da. Neskatxa hura badoha gela guzietarat. Denak ederrak atzematen ditu eta kurios zen ikhustia zer zen gako debekatu hartan. Sartzen da eta ikhusten du hainbertze gorputz hil. Pentsa itzi.Ikharaz uzten du gakoa erortzerat.

        Badago izitua noiz ethorriko den jauna. Ethortzen da eta galdetzen dio iyan izan den gela debekaturat. Erraten dio baietz. Hartzen du eta ematen du kaxote batean, lur azpian. Doi doia ematen zioen jaterat eta jende aragia.

        Zapatille harek diruak finituak, bazagoen tristerikan jaunak errekontratzen duenian orañion. Erraten dio bertze alaba ez zaiola laketzen, eman behar dioela bertze alaba.Laketzen zaioenian egorriko digoela eta emanen digoela horrenbeste diru.

        Aitak ez zuen nahi bañian hain pobre zen non, diru piska bat izateko ematen dio bere alaba. Jaunak erematen du bere etxerat bertzea bezala. Zenbeit egunen buruan hari ere erraten dio iñ behar duela biaia ttxiki bat. Emanen diozkala etxeko gako guziak, bañian ez gateko holako geletarat. Ez ukitzeko gako hura.

        Ematen du neskatxa hura gakoz eta badoha behar zituen jatekoak hari utzi eta. Neskatxa hura badoha gela guzietarat eta kuriosa beitzen gan zen gela debekatuaren ikhusterat. Izitzen da ungi ikhustearekin hainbertze hil gela hartan non uzten beitu gakoa erortzerat eta zikintzen da. Gure neskatxa ikharatua zagoen zer behar zuen billakatu nausia ethortzen zenian. Heldu da eta lehenbiziko gauza galdetzen du iyan izatu den gela hartarat. Erraten du baietz eta erematen du lur azpirat bertze aizpa bezala.

        Diruak finitu zituen gure zapatillak eta bazagoen tristeki ethortzen zaioenean berritz ere jauna. Erraten dio, emanen digoela diru hañitz nahi badu bere alaba utzi zenbeit egunentzat haren etxerat. Hiruak obekiago laketuko direla eta egorriko diozkala biga batean gibelerat. Aitak siñesten du eta ematen dio bere hirugarren alaba eta ematen dio jaunak dirua. Erematen du neskatxa hori bertzeak bezala.

        Zenbeit egunen buruan uzten du gan behar duela biaia ttiki batetan. Ematen diozka etxeko gako guziak erraten dioelarik gateko gela guzietara, bat ez salbo, erakusten digoelarik gakoa. Zarratzen dio athe kanpokoa gakoz eta badoha neskatxa hura, badoha zuzen zuzena gela debekaturat, idekitzen du eta pentsa haren harritzia ikhustian hainbertze jende hil. Pentsatu zuen hillen zuela hura ere. Gela hartan baziren arma guzietarik. Hartzen du sabre bat berekin eta gordetzen du bere arroparen tartean. Badoha aintzineat eta atzematen ditu bere bi aizpak abantzu gosiak hillak eta jaun gazte bat igual. Hartatzen ditu ahal bezin ungi jauna ethorri artean.

        Arribatzen da jauna. Galdetzen dio iyan izatu den gela hartarat. Erraten dio baietz eta ematean gakoak jaunari uzten ditu espres lurrerat erortzerat eta tarte artan jauna beititzen da biltzeko eta neskatxak pikatzen dio lepoa. Atsegin hartu zuen. Fite badoha bere aizpen libratzerat eta jaun gaztea zeñia beitzen errege semea. Ekhar arazten du bere aita zapatilla, hau uzten du bere bi alabekin eta hirugarren alaba badoha bere jaun gaztiarekin. Ezkondu eta ungi bizi baziren ungi hil ziren.

 

(«Petit Poucet» Bellevue andereak kondaturik)

 

aurrekoa hurrengoa